2026-09-22
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaErrauskailua gelditzeko mobilizaziorako deia egin dugu, urriaren 27rako

Errauskailua gelditzeko mobilizaziorako deia egin dugu, urriaren 27rako

Donostiako Udaletxean agerraldia egin dugu gaur, beste hainbat sindikatu eta gizarte eragilerekin batera, urriaren 27rako herri-mobilizazioa iragartzeko. Gipuzkoako Erraustegia gelditzeko eskatzea izango da deialdi honen helburua.

Agerraldiko irakurketa:

Gaur, Gipuzkoako hainbat eragile elkartu gara. Herritarroi mobilizazio jendetsu baterako deialdi bateratu bat luzatzera gatoz.

Helburua: GIPUZKOAKO ERRAUSTEGIA GELDITZEKO eskatzea.

Gizartea anitza da eta deialdi hau ere horren lekuko da. Gipuzkoako erraustegiko lanak gelditu, eta kontratua eten edo deuseztatu behar dela aldarrikatzeko arrazoi asko eta anitzak daude. Baina aldarrikapenean, deitzaile guziok bat egiten dugu. Talde bakoitzak bere arrazoiak jarri ditu mahai gainean: ingurumena, osasuna, ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia, etorkizuneko Europaren bideari eta ekonomia zirkularrari eustea, … Baina bada arrazoi bat gizarte osoak konpartitu dezakeguna: Garaiz gaudelako, mahai gainean aukera guztiak jarri behar direlako eta inposaketarik onartzen ez dugulako, sinatutako kontratuari EZ!! OSASUNA, INGURUMENA ETA HERRITARREN INTERESAK lehenetsi!
ERRAUSTEGIA GELDITU ORAIN!!! KONTRATUA ETEN!!!

Horregatik guziagatik, eta agintean daudenak, herritarron nahia kontutan izan behar dutelako, ALDARRIKAPEN HAU OZEN entzun dadin, gaur hemen batu garen taldeok, hots Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOS, Gipuzkoa Zutik, GEIS/OEIT, Eguzki, Greenpeace, ERNAI, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, eta “No +Precariedad”-ek, urriak 27, larunbata arratsaldeko 17:00etan, Donostiako MENDEURREN plazatik abiatuta, “ ERRAUSTEGIA GELDITU!” lemapean manifestazio baterako deia zabaltzen diegu herritar guziei.

Azken urte honetan, 2018an, eta arrazoi ezberdinak tarteko (osasuna, ingurumen baimenak, jasangarritasun ekonomikoa, legediaren errespetua, …), atzerriko herrialdetan, gutxienez 18 erraustegi itxi edo geratu dituzte. Eta estatu mailan beste 4.

HEMEN ERE POSIBLE DA ETA ORAINDIK GARAIZ GAUDE! Gure etorkizunak eta ongizateak merezi duelako, Gipuzkoarrok kalera atera behar dugu, ERRAUSTEGIA GELDITU!!!! Exigitzera.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.