2026-11-14
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaElkartasuna adierazi diegu Italiako USBko militante atxilotuei

Elkartasuna adierazi diegu Italiako USBko militante atxilotuei

LABetik Italiako Unione Sindacale di Base-ko (USB) gure lagunei gure elkatasun guztia bidali nahi diegu, eta Giacomo, Federico, Leo eta Fede-ren (horietarik 2 USBko militanteak) berehalako askatasuna exijitzen dugu.

Atxiloturiko pertsonak 70 urtetako emakume baten etxegabetze agindua gelditzen saiatzen ari ziren; pertsona guztiek duintasunez bizi ahal izateko etxebizitza bat izateko daukagun eskubidea defendatzen ari ziren.

Legako faxistek eta 5 Izarren mugimenduak osatzen duten Italiako gobernu ultraeskuindarrak ez dauka langile klasea erasotzeko inolako konplexurik, ezta hau defendatzen dutenak atxilotu eta espetxetzareko ere.

LAB sindikatutik 70 urtetako emakume honen kontrako etxegabetze agindua salatzen dugu. Pertsona orok dauka bizitza duin bat garatu ahal izateko eta etxebizitza duin bat izateko eskubidea eta eskubide hau ezin da prekarietatera, bazterketara eta probezira kondenatzen gaituen elite ekonomiko baten interesen menpe egon.

Bukatzeko, Giacomo, Federico, Leo eta Fede-ren berehalako askatasuna exijitzen dugu, ez baitute inolako deliturik egin. Haien delitu bakarra lapurtu nahi diguten etxebizitza bat izateko daukagun eskubide unibertsala defendatzea izan da. Injustiziaren aurrean justizia defendatzea inoiz ez da delitua izango langile klasearentzat.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...