2026-08-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaIÑIGO CABACAS, GOGOAN ZAITUGU

IÑIGO CABACAS, GOGOAN ZAITUGU

Iñigo Cabacas BBVAko langilea zen bere heriotzaren momentuan. Aldi baterako kontratua zuen Gran Via 12ko bulegoan kutxako lana egiteko. Aurretik ere beste bulego batzuetan lan egiteko kontratatua izana zen. Horregatik:
Ertzantzaren jokaera zakarraren ondorioz gure lankide zen Iñigo Cabacasen heriotzaren aurrean, zera adierazi nahi dugu BBVAko ELA, CGT eta LAB sail sindikaletik:

– Lehenengo, Iñigoren familiari gure dolumina agertu nahi diogu sufritu duten galera izugarriagatik.

– Gure kezka sakona azaldu nahi dugu Ertzantzaren jarrera errepresibo eta gero eta zakarragoa delako, gobernu desberdinek bultzatzen ari diren joera autoritarioa eta askatasun publikoen murrizketen ondorioz. Iñigoren heriotzak Ertzantzak eta beste poliziek askotan erabiltzen duten bortizkeria egiaztatzen du. Aurreko Martxoaren 29an Gasteizen, beste gazte bat; Xuban Nafarrate UVIan ingresatu behar izan zuten greba piketeen aurka Ertzantzak erabilitako bortizkeriagatik (lekukoen arabera, hurbiletik botatako gomazko pilota batek zaurituta). Urte hauetan material errepresibo honen ondorioz zauritutakoen zerrenda luzea (hezurrak hautsita, begiak txikituta…) ezinezkoa bihurtzen du ezohiko gertaera batez hitz egitea.

– Ardura penal eta politikoak exigitzen ditugu, ardura gehien duenagatik hasita. Hain zuzen Rodolfo Aresen dimisioa eskatzen dugu edota kargutik kendu dezatela berehala. Halaber, horrelakorik berriro gerta ez dadin neurri batzuk hartzea exigitzen dugu, besteak beste, gomazko piloten erabilera debekatzea eta poliziek parte hartzen duten edozein gertaeran agenteak behar bezala identifikatuta egotea.

– Premiazko debate bat egin behar dela uste dugu oraingo modelo polizialari buruz: Jarduteko protokoloak eta erabiltzen diren metodoen proportzionaltasuna, poliziaren jadueraren gaineko kontrol publiko eta independientea, etab.

Azkenik, Bat egin nahi dugu larunbat honetan, Apirilak 21, mugimendu sozial, sindikal eta politiko desberdinek deitu duten manifestazioarekin. Lema STOP VIOLENCIA POLICIAL izango da. Bilbon, Indautxuko Maria Díaz de Haro kaleko 13. zenbakitik ( Iñigo zauritu zuten lekutik) 17:30etan abiatuko da. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...