2026-02-02
HomeEkintza SindikalaLABek bi epaiketa irabazi dizkio FCCri, garbiketa enpresa behartzen dutenak astero 48...

LABek bi epaiketa irabazi dizkio FCCri, garbiketa enpresa behartzen dutenak astero 48 orduko atsedena errespetatzera txanda aldaketarik gabe

LAB sindikatuak prentsaurrekoa eman du gaur goizean IruƱean, eta bertan eman du ezagutzera sindikatuak epaitegietan lorturiko garaipena, Nafarroa Garaian 48 orduko asteko atsedena aspalditik betetzen ez duen FCC garbiketa enpresaren kontra, eta orain bi epairi kasu eginez errespetatu beharko duena. Era berean, LABek irmoki salatu du langileen zati batek pairatzen duen diskriminazio egoera, enpresak babes judizial eraginkorrerako eta ukigabetasun bermerako duen eskubidea urratzen ari delako; gainera, bere ordezkaritza sindikalaren kasuan FCC askatasun sindikalerako eskubidea ere urratzen ari da.

FCC Medio Ambiente enpresak langileen oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen dituela salatu du gaur LABek, bai kale garbiketan, bai IruƱeko eta IruƱerriko zabor bilketan, baita Nafarroan esleituta dituen gainontzeko kontratetan ere. LABek epaitegietara jo behar izan zuen FCCk langile baten asteko 48 orduko atsedenerako eskubidea errespeta zezan. LABek irabazi zuen epaiketa hura, eta FCCk errespetatu egin behar izan zuen atsedenaldi hura, baina hori egiteko langilearen lan baldintzak aldatu zituen. Beraz, LABek epaitegietara jo zuen berriz, eta berriz ere irabazi du. Hori dela eta, FCCk atsedena errespetatu beharko du, langile horren txandak aldatu gabe.

LABen iritziz, onartezina da langileon oinarrizko eskubide guztiak judizializatu behar izatea: atsedenerako eskubidea, antzinatasuna, ordaindutako lizentziak, lan osasuna, berdintasuna… Zentzu horretan, LABek ATSU, CCOO eta UGT sindikatuen jokabidea ere salatu nahi du, borroka kolektiboa alde batera utzi eta sententziak ez betetzeko enpresako zuzendaritzaren diktatuei obedientzia itsua erakusten baitiete. Era berean, LABek IruƱeko Udalari eta IruƱerriko Mankomunitateari kontratazio agiriek diotena betearazteko exijitu die.

Gainera, LABek irmoki salatu du FCCk, bere eskubideak errespeta zitezen eskatzen zutenen lan baldintzak nabarmen aldatzean, benetako babes judizialerako eta ukigabetasun bermerako eskubideak urratu dituela, hau da, enpresaren aldetik errepresaliarik ez jasateko eskubidea, eskubideak aldarrikatze hutsagatik edo horiek betetzea eskatze hutsagatik. Errepresaliak areagotu egin dira LABeko delegatu sindikalen kasuan, izan ere, delegatu izateagatik jazarri dituztelarik, askatasun sindikalerako oinarrizko eskubidea ere urratu dute.

FCC enpresak jaso duen astindu judiziala nabarmena da, eta, zalantzarik gabe, asteko 48 orduko atsedena errespetatzera behartzen du, igandeetan ere atseden hori errespetatuz eta funtsezko aldaketarik egin gabe, hala nola txanda-aldaketak. Hala ere, FCC arauak ez betetzeaz gain, galtzaile txarra ere bada, eta ez ditu epaiak betetzen eta kale-garbiketako langile guztiei aplikatzen. Eta jokabide enpresarial horrek ATSU, UGT eta CCOOen aliantza eta konplizitate negargarri eta antisindikalak ditu, langile bakar batek ere eskubide hori eska ez dezan presionatu duena, eta legez ezarritakoaren azpitik dauden Zuzenbidearen aurkako akordioak sinatu dituena. Hori horrela izanik, Nafarroako Gobernuko Enplegu Departamentuak berak hitzarmen berriaren erregistroa geldiarazi du, epaien arabera zuzendu eta konpon dadin, langile bakoitzaren txandak errespetatuz, asteko gutxieneko atsedenaldi legalak jaso eta bete ditzan.

LABek IruƱeko Udalari zein IruƱerriko Mankomunitateari exijitu nahi die kontratazio agiriak betearaz ditzatela, eta enpresa esleipendunei langileen oinarrizko eskubideak errespetaraz diezazkietela. Zentzu horretan, LABek dagoeneko jakinarazi dio IruƱeko Udalari FCCk udalarekin sinatuta duen kontratuaren lan-eskubideen arloko ez-betetzeen berri, enpresa zigor oso larriengatik zigortzeko beharrezko izapideak has ditzan, eta esleipen berrian arreta berezia jar dezan, kontratua adjudikatzen zaion enpresak orain urratutako eskubideak errespeta ditzan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...