2026-09-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaMugicak egindako Osakidetzako EPEaren irregulartasunen gaineko adierazpenak adar jotzea baino ez dira

Mugicak egindako Osakidetzako EPEaren irregulartasunen gaineko adierazpenak adar jotzea baino ez dira

Atzoko agerraldian Osakidetzako Zuzendari Nagusiak egindako adierazpenak guztiz arduragabeak direla deritzogu. Bertan emandako argumentuak adarjotze hutsa dira eta edozein pertsonaren inteligentziari iraina.

Gure ustez, momentuz soilik hiru kategoriatan azterketak errepikatzea guztiz ez nahikoa da, batez ere, kontuan hartzen badugu LABek 12 kategoria salatu dituela fiskaltzaren aurrean eta gutxi barru beste 7 gehituko ditugula.

Bestaldetik, esan dute ez dutela antzeman filtrazioen arrastorik eta azterketak errepikatu dituztela forma akatsak egon direlako zuzentzeko irizpideekin. Hau onartezina da. Daukagunean kategoria bat 22 plazekin eta 22 ehun puntuko azterketekin, esatea filtrazio zantzurik ez dagoela egia ezkutatu nahi dutela baino ez du adierazten. Hiru kategorietako izangaiak azterketa errepikatzera behartuko dituzte, eta ez dago inongo arduradunik? Epaimahai horietako inork ez du ezer asumitu behar? Hau ez da serioa.

Osakidetzak egindako adierazpen hauen ostean gure aurreikuspenik ilunenak betetzen hasiak dira: Osakidetzak ez du arazoa konpondu nahi, ez du praktika mafioso hauekin amaitu nahi eta gertatu denaz ez du inolako erantzukizunik onartu nahi. Hau, argi eta garbi, EPEan parte hartu duten milaka pertsonei iruzurra da, baita gertatzen ari denarekin eskandalizaturik dagoen euskal jendarteari ere.

LABek exijitzen du: ikerketa benetan independentea abian jartzea; erantzukizun guztiak argitzea; justiziaren esku uztea dokumentu eta proba guztiak; irregulartasunak egon diren azterketa guztiak errepikatzea eta EPE eredua berria negoziatzeko prozesua martxan ipintzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.