2026-09-26
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakGizarte Ekimeneko ikastetxeen patronalak salatu ditugu 2014ko akordioa ez betetzeagatik

Gizarte Ekimeneko ikastetxeen patronalak salatu ditugu 2014ko akordioa ez betetzeagatik

Aurreko 2014ko urrian, 5 greba egun egin ostean, Gizarte Ekimeneko Patronalek eta sindikatu guztiok akordio bat sinatu genuen.

Akordio horrek, urteetan inposizioz bitartez kendutako soldata, 2008ko lan hitzarmena osotasunean eta hitzarmen berri bat negoziatzeko mahaia berreskuratzen zituen. Horretaz gain, enplegu egonkortasunerako akordio bat lortu zen eta kaleratuak diren langileen birkokapenerako lan poltsa bat eratzea adostu genuen, besteak beste.

Kendutako soldata edo 2008ko lan hitzarmena neurri handi batean berreskuratuz joan diren bitartean, akordioko beste puntu batzuk oraindik bete gabe daude; besteak beste, lan poltsan dauden langile kaleratuentzat presktakuntza ikastaroak eskaintzea edo ikastetxe guztietan zuzendaritza eta langileen ordezkarien artean enplegua mantentzeko edo kontratazio berrien jarraipena egiteko eratu behar diren batzordeak. Gainera, ikastetxe gehienek ez dute erabiltzen langile kaleratuen birkokapen lan poltsa kontratazioetarako.

Apirilaren 19an, LABek eskatuta, betetzen ez diren puntuetaz hitz egiteko mahi parekidea bildu behar zen. Gure harridurarako, aipatutako gaiek duten garrantzia ikusita, ELA, STEILAS, CCOO eta UGTk ez zirela joango adierazi zuten, mahai negoziatzailea apurtuta dagoela argudiatuz.

Ikasturtea bukatzear dagoenean eta ikastetxe batzuetan gelak eta itunak galduko direnean, eta horren ondorioz langile batzuk kaleratuak izango direnean, LABentzat jarrera hori oso larria eta arduragabea da. Zergatik ez dute behartu nahi Kristau Eskola eta AICE-IZEA akordioa betetzera?

Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalak oso eroso daude akordioak bete gabe eta orain arte bezala jarraituko dute; nahi duten pertsona kaleratzen eta kontratatzen. Birkokapen lan poltsan dauden langileak kontutan hartu gabe, prestakuntza eskaini gabe eta ikastetxe bakoitzean enplegua mantentzeko eta kontratazioei jarraipena egiteko batzordea eratu gabe.

LABen argi dugu, sinatzen diren akordioak betetzeko dira. Horregatik hurrengo egunetan 2014an sinatu genuen akordioa Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk betearazteko salaketa bat jarri dugu Lan Harremanetarako Kontseiluan. Espero dugu ordurako beste sindikatuak jarrera aldaketa bat izatea, eta LABekin batera, sinatutako akordioa defendatzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.