2026-09-26
HomeEkintza SindikalaLanbide Heziketan aritzen diren Pedagogia Terapeutikoko irakasleei Bigarren Hezkuntzako osagarria ordaintzen ez...

Lanbide Heziketan aritzen diren Pedagogia Terapeutikoko irakasleei Bigarren Hezkuntzako osagarria ordaintzen ez dietela salatu dugu Iruñean

Gaur Iruñean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian bista bat egin dute, Pedagogia Terapeutikoa (PT) espezialitateko irakasle batek eskatuta, Lanbide Heziketan aritu arren, ez baitiote Bigarren Hezkuntzako irakasleek jasotzen duten osagarria ordaintzen. Bigarren Hezkuntzan eskolak emateagatik. 2022-2023 ikasturtean, zegokion eskaera egin zuen, baina Hezkuntza Departamentuak osagarria emateari uko egin zion. Ondorioz, gorako errekurtsoa jarri zuen. Era berean, PTko irakasleak Nafarroako Arartekoaren esku-hartzea eskatu zuen eta horrek arrazoia eman zion eta osagarri hori bermatzeko eskatu zion Hezkuntza Departamentuari, baina Carlos Gimenok uko egin zion Arartekoaren iradokizunari.

Gaur egun, Bigarren Hezkuntzan eskolak ematen dituzten PTko maisu-maistren nominan DBHko irakasleen osagarria jasotzen dute, bigarren horiek maila altuagokoak baitira. Indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera osagarria soldataren % 5,45 da.

Espero dugu gaur egiten ari garen bistarekin desberdintasun horri amaiera ematea eta sortutako bidegabekeria ekonomikoa atzeraeraginez konpontzea. 2023ko martxoan egin genuen bezala LABek honako hau eskatu dio Hezkuntza Departamentuari:

  1. Funtzio Publikoak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako etapetan PTko irakasleek jarduteko jarraibideak onartzen dituen EBAZPENA aldatzea eta Lanbide Heziketa (LH) Berezira zabaltzea, ziklo horiek Bigarren Hezkuntzakoak direlako.
  1. Funtzio Publikoari Irakaskuntzako Berariazko Osagarria handitzeko behar den aurrekontu-hornidura eskatzea. Bai DBHko maisu-maistrentzako konplemento espezifikoa, bai DBH eta LHko maisu-maistrentzako hezkuntza premia berezikoa.

LABetik probestu nahi dugu salatzeko hori ez dela Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egiten duen murrizketa ekonomiko bakarra. Desagertzear dagoen kidegoko irakasleek edo LHko sektore berezietako irakasle espezialistek ere ez dute osagarri ekonomikorik jasotzen Bigarren Hezkuntzako kidegoko lankideen lan eta erantzukizun berdina eduki arren. LHren lege berriak eragin duen ondorio negargarria da hau, baina beste erkidego batzuk osagarri baten bidez zuzentzen ari dira. Horregatik guztiagatik, LABek Hezkuntza Departamentuari eta Funtzio Publikoari eskatzen die “lan berari soldata bera aplikatzea”.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.