2026-09-18
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLan ikuskaritzari indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijituko dizkio LABek

Lan ikuskaritzari indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijituko dizkio LABek

Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunean mobilizazioak egingo ditu LABek Gasteizen eta IruĂąean, EAEko eta Nafarroako lan ikuskaritzen aurrean.

LABek urteak daramatza, sindikalismo feministaren bidetik, indarkeria matxista estrukturala dela azpimarratzen eta lan munduan gertatzen diren erasoak salatzeko eta indarkeria mota guztiei aurre egiteko tresnak eraikitzen; urteak, “Lantokiak aske” aldarrikatzen: enpresaz enpresa protokolo eraginkorren alde borrokatzen eta instituzioak interpelatzen, dagokien ardura har dezaten lehen mailakoa izan beharko litzatekeen arazo politiko eta sozial honetan.

Lantokietako indarkeria matxista ezkutuan mantentzen den errealitatea da: lanik gabe gelditzeko mehatxua beti dago horren atzean, eta, horregatik, indarkeria ez da behar beste salatzen ezta aditzera ematen ere. Mehatxuak eta zigorrak askotarikoak dira: kaleratzeak, ordutegi aldaketak, kontziliaziorako neurriak ez baimentzea, lanpostuz inoiz ez aldatzea, lekualdaketak, edukiz hustu lana, emakumeen* lana gutxiestea… Indarkeria matxista dimentsio eta aurpegi ezberdinak dituen zigor-sistema oso bat da; egiturazkoa eta sistema heteropatriarkal kapitalistaren tresna da, emakumeak* menpean mantentzeko.

Lan munduan gertatzen den indarkeriaz aritzea sexu-jazarpenaz, sexuan oinarritutako jazarpenaz edota sexu-orientazioan edo genero-identitate nahiz -adierazpenean oinarritutako jazarpenaz, aritzea da; hau da, kultura patriarkalaren biziraupen mekanismoek hartzen dituzten forma ezberdinez.

• Azken urtean 22.000 emakume inguruk jasan izan dute sexu-jazarpena lan eremuan, iazko urte amaieran Emakundek ateratako Emakumeen aurkako indarkeriaren inzidentziari buruzko datuak EAE-n inkestaren arabera (kasu batzuetan lankideengandik, beste batzuetan nagusiarengandik).

• Sexu-jazarpena jasan duten 5 emakumetik batek bat lan-eremuan jasan du.

• Hala ere, haietako askok (%72, 4k) ez dute enpresan salatu, ondorioen beldurragatik.

Eta non daude instituzioak egoera horren aurrean? Gertatzen den indarkeria hau ez ikusaraztea, tresna eraginkorrak ez jartzea, indarkeria hori ezkutatzea da. Izan ere, ez dago datu horien inguruko erregistrorik, ez zaio jarraipenik egiten, indarkeria matxistaren inguruko inkesta orokorretan ez dira agertzen…

Ez enpresek, ez administrazioak, ezta lan ikuskaritzak ere, ez daukate errealitate horri heltzeko borondate eta jarrerarik. Datuak argiak dira: ez dago egoera hauek salatzeko mekanismo eta tresna eraginkorrik.

Instituzioei, eta, zehazki, lan ikuskaritzari, LABek eskatzen dio indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak garatzea. Jarrera, sinesmen eta indarkeria matxista guztiei aurre egin nahi diegula esaten dugu lantokietan aske izan nahi dugula aldarrikatzen dugunean, eta azpimarratu nahi dugu borroka honetan jarraituko dugula sindikalismotik fronte guztietan. Ildo horretan, azaroaren 25ean mobilizazioak egingo ditu LABek Gasteizen (10:30) eta IruĂąean (11:00), EAEko eta Nafarroako lan ikuskaritzen aurrean, hurrenez hurren.

Irakurketa osorik, hemen:

Halaber, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzera ere dei egiten du LABek.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Erandioko ‘Los Ochos’ eraikinetako bizilagunek eta LAB sindikatuak manifestazioa deitu dute irailaren 24an eta adierazi dute beren etxeak defendatzeko prest daudela

Alokairuan dauden 120 familia baino gehiago beren etxebizitzetatik kanporatuak izateko arriskuan daude Mosaic putre funtsak erosi dituenetik eta urte luzez haien bizitzak hantxe eraiki...

Euskararen desofizializazio prozesuan urratsak ematen jarraitzen dute auzitegiek

Sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua baliogabetu izanak agerian uzten du euskara eta gaztelania maila berean jarriko dituen arkitektura juridikoaren beharra. LABetik Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu auzitegien mehatxuei aurre egin diezaiela eta euskalduntzearen beharrei erantzungo dien dekretu berria osatzeko prozesua has dezala.

Desgaitasunaren sektorea Administrazioarekin parekatzea eskatu dugu, zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko

LABetik proposamen formal bat helaraziko diogu mahaiari, bi urte baino gehiagoko geldialdi sektorialaren ondoren, eta ANADPen pribatizatutako langileen subrogazioa eskatzen dugu.