2024-05-06
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaH&M-ko langileek grebara joko dute lankide guztiak Bizkaian birkokatzeko

H&M-ko langileek grebara joko dute lankide guztiak Bizkaian birkokatzeko

Agerraldi bat egin dute, Bilboko Moyuako dendaren itxiera dela eta.

Hauxe da langileek igorritako oharra:

Pasaden Maiatzaren 5-ean H&M-ko zuzendaritzak Moyuako dendaren itxiera komunikatu zigun, sozietateak zituen beste lan-zentro batzuetara trasladatzen gintuztelarik.

Enpresaren esanetan, proposatzen dituzten neurriak justifikatzen dituzten arrazoi ekonomiko eta produktiboak daude. Dendak azken urteetan galerak dituztela eta alokairua berriz negoziatzen saiatu direla eta ez dela posible izan ere esaten zaigu. Bilbon ezarrita egoteak gainontzeko tokietan baino pertsonal gastu handiagoak dituela eta online salmenten balizko igoera dela eta, Bilboko erdigunean duten denda honen itxiera erabaki dute.

Pasaden Apirilaren 13an, Moyuako 56 langileak ondorengo terminoetan trasladatuak izango direla komunikatzen digute:

-14 Bizkaian birkolokatuko dituzte.
-5 Santanderren.
-5 Gasteizen
-Gainontzekoak Estatu Espainoleko dendetan
-Norbaitek kontratua eten nahiko balu, urteko 20 eguneko indemnizazioa eskaintzen du enpresak.

Enpresa komitetik ez dugu proposamena onartzen eta guztiz onartezina dela deritzogu, izan ere, langile gehienek lanaldi partzialak edo zainketagatiko murrizketak ditugu eta enpresak beste herrialde batzuetan birkolokatzeko egin digun proposamena kaleratzeak estaltzeko era dela deritzogu.

Guzti horregatik, Moyua-ko dendan asanbladak egin eta gainontzeko dendetako langileak kontsultatu ostean, datorren Apirilaren 20tik aurrera, ostiral eta larunbat guztietarako greba deialdia erregistratu genuen.

Atzo, Apirilaren 17an izandako batzarrean, enpresa komitetik plantilaren %100aren birkokapena ahalbidetuko duen Bilbon lokal berri bat aurkitzeko gestio errealak egin ditzaten eskatzen diegu. Zuzendaritzatik, Bilbon, egun Suediatik ezartzen dizkieten baldintzak betetzen dituen lokal bat bilatzea zaila dela adierazten digute. Eta oraingoz hau eskaini ahal digutela azaltzen zaigu:

– Bizkaian 21 langileren birkokapena (gehiengo handia lanaldi partzialean kontratatutakoak)
-5 Santanderren.
-5 Gasteizen.
-Gainontzekoak Madril, Valentzia edo Ourense bezalako hirietan…
-Bizitokia aldatzen duten langileentzat enpresak trasladoagatik laguntza txiki bat eskaintzen du eta Bilbon urte betean soilik lan-posturen bat izatekotan bueltatzeko aukera.
– Kontratua etetea aukeratzen dutenentzat lan-urte bakoitzeko 25 eguneko indemnizazioa eskaintzen dute.

Enpresarekin hurrengo bilerak, Apirilaren 19, 24 eta 27an izango dira, egun honetan kontsulta epea amaitzen delarik.

Enpresa komitetik proposamen hau ere ez dela onargarria deritzogu eta horregatik, Apirilaren 24rako negoziaketetan aurrerapausorik ez balego, Apirilaren 25etik aurrera, greba mugagabea bihurtuko litzateke Bizkaiko HM-ren denda guztietarako.

H&M-ko langileak engainatuak sentitzen gara. Enpresa honek beti baloreak zaindu dituela esan zaigu, promozionatu nahi zuten langileak Moyua-ko denda honetara jotzen zuten. Orain aldiz, beraientzat denda onena zena ixtea erabaki dute eta zentro honetako langileak beste hiri batzuetara bidali nahi dituzte, gehiengoak amak izanik edo jornada partzialean kontratatuak izanik, nola espero dute beste hiri batzuetara trasladatzea? Hau ez gaude prest onartzeko. Denok espero genuen H&M-n jubilatzea, baina orain guztiontzako baldintza onak izan ditzagun negoziatzen ari gara.

Horrela, datozen Apirilaren 20 eta 21ean, Moyuako langileak H&M-ek Zubiarte, Ballontin, Max center eta Artean dituen zentroetako langileekin batera, komiteak deitutako grebarekin bat egingo dugu, langile guztien birkokapenak Bizkaian egin daitezen.

Era berean, ondorengo kontzentrazioak egingo ditugu:

-Apirilaren 20ean: 11:00-tatik 12:00-tara eta 18:00-tatik 19:00-tara.
-Apirilaren 21-ean: 12:00-tatik 13:00-tara eta 18:00-tatik 19:00-tara.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe

Atzo, Maiatzak 5, Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirarteko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen duen Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon zen, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritzak duen kudeaketa txarra tarteko.

Dei egiten dugu aurtengo lehenengo hilketa matxistaren aurrean Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioetan parte hartzera

Maiatzaren 3an, 34 urteko emakumea* indarkeria zantzuekin hilda agertu zen Donibane Lohitzuneko hotel batean. 2024an Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da eta LABetik, bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin eta euretan parte hartzeko deia egiten dugu.

Osakidetzako zuzendaritzak ikuztegi lanak publifikatu behar ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian LABi arrazoia eman dion epaiaren ondoren

LABek antzeman zuen Santa Marina Ospitaleko ikuzketa-lanak pribatizatuta jarraitzea nahi zuela Osakidetzak. Zuzendaritzak pribatizazioaren alde egindako apustu berri horren aurrean, sindikatuak errekurtso berezi bat jarri zuen 2023ko otsailean, eta Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoak onartu egin zuen. Horren aurrean, Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen, eta azken horrek ontzat jo du LABek aurkeztutako errekurtsoa. Hala, zeregin horiek egiteko kanpoko enpresa bat kontratatzen jarraitzea galarazi du.