2026-09-12
HomeEkintza SindikalaHiru orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dituzte Nafarroako EROM enpresako langileek, etengabeko...

Hiru orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dituzte Nafarroako EROM enpresako langileek, etengabeko kaleratzeen eta lan baldintzak okerragotzearen kontra

Enpresa Batzordeak (LAB 3, ELA 2, CCOO 2, UGT 1, Solidari 1) osatu duen oharra irakur dezakezue jarraian.

NAFARROAKO EROM-EKO ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Joan den irailaren 27an, kaleratzea ala soldata jaistea proposatu ondoren Acciona Energía-EROMeko Zuzendaritzak beste lankide bat kaleratu zuen Nafarroan (sei kaleratze izan ziren estatu osoan). Kasu berri honekin, kezka areagotu da plantillan, Acciona Energía-EROMeko langileen murrizketa geldiezina dela eta Nafarroan.

Kaleratze berri honekin eta duela gutxi bi lankidek jasandako subrogazioarekin, Nafarroako plantillaren gaineko presioak jarraitzen du, azken lau urteetan % 35 baino gehiago murriztu dena, 2020an 225 langile izatetik gaur egun 140 pasatxo izatera igaro delarik.

EROM Acciona Energian integratzeko prozesua Zuzendaritzak sustatu zuen bere garaian, EROMen egonkortasunaren eta etorkizunaren berme gisa salduz, eta horren ordez 2020ko irailaz geroztik, hamasei subrogazio eta hamalau kaleratze eragin ditu Nafarroan. Kopuru horri lan-baldintzak galtzearen ondorioz enpresa utzi duten berrogei teknikari baino gehiago gehitu behar zaizkio (ordeztu ez diren lanpostu hutsak).

Nafarroako EROMeko enpresa-batzordetik, onartezina dela uste dugu enplegua etengabe suntsitzea, eta Acciona Energiako Zuzendaritzari dinamika negatibo hori gelditzeko eskatzen diogu. Ildo beretik, plantillak kezka handiz ikusten du joan den maiatzean Acciona Energiaren egoitza Madrilera eskualdatu izana. Aldaketa horrekin, Acciona Energiak erkidegoan dituen proiektu berriztagarriei buruzko erabakiak hartzea Nafarroatik urruntzen.

Aski da! Bizi dugun egoera, eta Nafarroako enplegu-suntsiketa salatzeko Nafarroako EROMeko langileek hiru orduko lanuztea egin dute gaur eta elkarretaratzea egin dute Sarrigurenen, Acciona Energiaren egoitzaren aitzinean.

ASKI DA! ENPLEGU-SUNTSIKETARIK EZ NAFARROAN

LAN BALDINTZA DUINEN ALDE!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza sistema eraldatzeari Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jarritako oztopoak azaleratu ditu PISA txostenak

LABen kezkaz hartu ditugu Jaurlaritzak PISAren emaitza kaxkarren arrazoien artean hizkuntza ereduak aipatu izana. Aitzitik, euskara gaitasunak indartzeak gainerako konpetentziak hobetzea ekarriko du.

LABetik salatzen dugu bi hilabeteko geldialdiaren ondoren Eudelek ez duela proposamen berririk ekarri eta Udalhitzeko mahaia blokeatzen ari dela

Alderdi politikoen borondate politiko ezaren aurrean eragin eta mahaira edukiak ekarri ditzaten ezinbestekoa da urriaren 8an langileak grebara batzea. Bi hilabeteko udako geldialdiaren ondoren bildu...

Hauteskunde sindikaletan patronalei eta gobernuei erantzun irmoa emateko deia egin die LABek euskal langileei

Gutxieneko soldata, enpleguaren defentsa eta zerbitzu publikoak indartzea, ikasturte honetarako hiru lehentasun nagusiak. Kapitalari mugak jartzea eta birbanaketa politiken alde egitea da faxismoari eta olatu erreakzionarioari ateak ixteko biderik onena, LABen arabera.