2026-10-09
HomeIndustriaMetalgintzaAmurrioko TRI enpresako langileek babesa eman diete Productos Tubulareseko grebalariei

Amurrioko TRI enpresako langileek babesa eman diete Productos Tubulareseko grebalariei

Tubos Reunidos taldeko zuzendaritzak kaleratzeak eta lan-baldintzen prekarizazioa iragarri ditu Trapagarango Productos Tubularesen lantegian. Honen aurrean, langileek greba mugagabe bati ekin zioten joan den ostegunean, eta hainbat protesta egin dituzte egunotan. Gaurkoan, manifestazio bat egin dute Bilbon, eta euren lan gatazkak beste lantegi batzuetan ere eragina izan dezakeela ohartarazi dute. Hala, Amurrion egingo dute hurrengo protesta, martxoaren 21ean, bertan baitago Tubos Reunidos Industrial enpresa (TRI). Bertako langileen batzordeak babesa eman die grebalariei, eta lantegiaren sarreran izango den elkarretaratzearekin bat egin du. Hain justu, TRI enpresako langileen batzordeak lanuzte batera deitu du martxoaren 21erako, 11:30etik 12:30era, langileek protestan egon ahal izateko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...