2026-05-10
HomeGreba orokorraGreba OrokorraGazte bat identifikatu dute grebara deitzen duten kartelak jartzeagatik Baztanen

Gazte bat identifikatu dute grebara deitzen duten kartelak jartzeagatik Baztanen

Atzo gaueko 20:30ak aldera Guardia Zibilak Iruritako gazte bat herriko plazan grebako kartel bat jartzen ari zela geldiarazi eta identifikarazi zuen. Poliziek ere gaztearen autoa miatu zuten. Greba eskubidearen kontra estatuaren eta kapitalaren ordezkari desberdinek egiten dutena aski nabaria da; horren aitzinean, murrizketen eta laneko erreforma basatien aurka inoiz baino erantzun sendoagoa ematea ezinbestekoa da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea aldarri Bilboko kaleetan

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok deituriko manifestazioan bildu gara gaur, euskararen aurkako oldarraldi judizial, politiko eta sindikal antolatua arbuiatu eta, aurrerapenari trabak jarri baino,...

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikarien sektorean greba deitu dugu

LAB, TEKNIKARIOK, ELA, ESK, CCOO eta UGT sindikatuak gara deitzaile, eta maiatzaren 15a izango da greba eguna, sektore horretan deituko dugun lehendabizikoa, hain zuzen ere.

Garbiñe Aranburu eta Urko Aierbe: “Euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidearen alde, kalera!”

Hemen duzue Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorraren eta Urko Aierbe Euskara idazkariaren iritzi artikulua. Bihar larunbata, maiatzaren 9an, manifestazioa deitu dugu Bilbon, "Euskaraz bizitzeko eta...