2026-09-17
HomeEkintza SindikalaCementos Rezola enpresan greba mugagabea deitu dugu ekainaren 28tik aurrera

Cementos Rezola enpresan greba mugagabea deitu dugu ekainaren 28tik aurrera

Enpresak 56 langileri eragingo lioken Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatu nahi du.

Donostiako AĂąorga auzoan kokatzen da Cementos Rezola enpresa. Bertan, Enplegu Erregulazioko Espedientea (ERE) bat aplikatu nahi du enpresak. ERE honek plantilaren heren bat eragingo lioke, guztira 56 langileri.

CO2 isurketak argudiatzen ditu enpresak neurri hau aplikatzeko, eta ondorioz, AĂąorgan Clinkerra egiteari utzi nahi dio.

Enpresa batzordeak argi dauka Trantsizio Ekosozial justu bat egitea behar-beharrezkoa dela bai enpresa honetan eta beste zenbaitetan. Baina trantsizio hau langileen eskutik egin behar dela ere argi dute. Hau da, lan postuak bermatuz. Pasa den ekainaren 18an hasi zen kontsultaldia, eta enpresak hartu nahi dituen neurriak zentzugabeak direla ikusita, gaur ekainaren 21ean langileen batzarra burutu da. Bertan, ekainak 28tik aurrera greba mugagabe batera joatea erabaki dute, lanpostuen defentsan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Erandioko ‘Los Ochos’ eraikinetako bizilagunek eta LAB sindikatuak manifestazioa deitu dute irailaren 24an eta adierazi dute beren etxeak defendatzeko prest daudela

Alokairuan dauden 120 familia baino gehiago beren etxebizitzetatik kanporatuak izateko arriskuan daude Mosaic putre funtsak erosi dituenetik eta urte luzez haien bizitzak hantxe eraiki...

Euskararen desofizializazio prozesuan urratsak ematen jarraitzen dute auzitegiek

Sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua baliogabetu izanak agerian uzten du euskara eta gaztelania maila berean jarriko dituen arkitektura juridikoaren beharra. LABetik Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu auzitegien mehatxuei aurre egin diezaiela eta euskalduntzearen beharrei erantzungo dien dekretu berria osatzeko prozesua has dezala.

Desgaitasunaren sektorea Administrazioarekin parekatzea eskatu dugu, zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko

LABetik proposamen formal bat helaraziko diogu mahaiari, bi urte baino gehiagoko geldialdi sektorialaren ondoren, eta ANADPen pribatizatutako langileen subrogazioa eskatzen dugu.