2026-08-13
HomeEkintza SindikalaCementos Rezolak Enplegu Erregulazioko Espediente bat martxan jarri nahi du Añorgako lantokian,...

Cementos Rezolak Enplegu Erregulazioko Espediente bat martxan jarri nahi du Añorgako lantokian, deskarbonizazioa aitzakiatzat hartuta

Gaur, ekainaren 18an, Cementos Rezola (Heilderberg Materials) enpresako zuzendaritzak bilera deitu du 56 langileri eragingo dien EEErako mahaia osatzeko, Añorgako planta deskarbonizatzeko aitzakiapean.

Izan ere, enpresak dio bereziki porlanaren lehen prozesua (clinker deritzona) egiteko ekoizpenak ez duela Europako legedia betetzen, eta hori aitzakiatzat hartuta 56 lanpostu kolokan jarri eta horietatik 15 Arrigorriagako lantokira pasa nahi dituela.

Enpresa batzordea planteamendu horren aurka azaldu da eta enpresari eskatu dio prozesua geldiarazi eta bertan behera utz dezala. Enpresaren helburua ez da deskarbonizazio prozesu bat abiatzea, Añorgako lana beste lan zentro batzuetara eramatea baizik. Horretaz gain, momentuz ez dago prozesu garden bat izango denaren bermerik, gaurko mahaiko bilera arte, langileek informazioa komunikabideen bidez soilik jaso baitute.

Enpresa batzordea ados dago deskarbonizazio prozesu bat egitearekin, beti ere benetakoa eta langileekin adostutakoa bada eta lanpostuen suntsiketarik ez badakar. Enpresak irabazi handiak ditu, eta lantokia egokitzeko erabil ditzake. Langileek ez dute onartuko aitzakia hori erabiltzea lanpostuak suntsitzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...