2026-10-16
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaZerbitzu publikoen eta langileen lan baldintzen garapenerako akordioa sinatu da Donostiako udalean

Zerbitzu publikoen eta langileen lan baldintzen garapenerako akordioa sinatu da Donostiako udalean

Marxoaren 19an Donostiako Udalak, Langileen Batzordeak, langileen ordezkarien gehiengoren babesarekin, 2012rako Donostiako udal langileen lan baldintzei dagozkien negoziatutako akordioak jasotzen dituen idatzia aurkeztu zuen. LABek proposamena aztertu du eta gero, positiboki baloratzen ditugu bai akordioa bera baita atal bakoitza ere.
Akordio honek hiru ardatz ditu: artikuluen hobekuntzak (lizentziak, baimenak…), Zerbitzu Publikoaren defentsa (pribatizaziorik ez, zerbitzuen kontraturik ez, etab.) eta berreskurapen ekonomikoa.

Akordioak lan itunaren artikulu desberdinak hobetzen ditu; Zerbitzu Publikoa babestu eta sendotzeko helburuarekin zerbitzu batzuen itzulera zein publifikazio prozesuak aztertzearren Batzorde bat sortuko dela jasotzen du eta 2012 urtean berreskuratze ekonomikorako eta langileen eros ahalmena bermatzeko bidea irekitzen du.

LABek ez ditu alde batera uzten akordio hau burutzeko izango diren zailtasunak. Madrilgo murrizketen Dekretua oztopo itzela da, eta lortutako adostasunak bete ahal izateko laguntza guztiak beharrezkoak izango dira.

Negoziazio kolektiboetan urteetan aurkeztu zaigun proposamen hoberena da alderdi askotan.

LABek urteak daramatza sinatu gabe, ez “Udalhitz”a, ez bere aurrekoa izan zen “Arcepafe”a. Sekulan ez dugu lortu ahal izan EUDELen aldetik zerbitzu publikoak indartzeko eta pribatizazioak gelditzeko egiazko konpromiso bat. Azkenengo hamarkadetan, tokiko administrazioa banandu egin da, enpresa-erakunde, sozietate anonimo eta organismo autonomo ugarietan. Eta, oraindik okerrago, zerbitzu anitz hiltzen utzi eta desegin dituzte, azpikontratazioen bitartez pribatizatzeko helburu bakarrarekin.

Aurten, lehen aldiz, datozen lau urteetan zehar beste zerbitzurik ez pribatizatzeko proposamen bat daukagu. Baita sindikatuekin batera lan batzorde bat sortzeko ere, udal zerbitzuen mapa egiteko, eta beraien egungo egoera eta zenbait zerbitzuen publifikazioa eta beste batzuen udal kudeaketa zuzena ahalbidetzeko urratsak emateko aukerak aztertzeko.

Zentzu honetan, sektore publikoa eta bertatik eskaintzen diren zerbitzu publikoak txikitzeko helburua duten neurriek markatutako testuinguru batean, LABen ustez sinatutako akordioa bere garapenerako eta langileen eskubideen bermerako abiapuntua eta urratsa da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Iberiar penintsulako estaturik gabeko nazioek orain arte nola iraun duten azaldu nahi duen ‘Enigma’ dokumentala egi bihurtzen lagundu

Euskal Herriak, Galiziak eta Herrialde Katalanek indarrak batu dituzte estaturik gabe nola bizirik iraun duten azaltzea. Horixe du helburu Enigma proiektuak. Dokumentala finantzaketa kolektibo...

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.