2026-09-21
HomeIndustriaMetalgintzaSiemens-Gamesako lanpostu-suntsiketaren aurrean enplegua defendatzea eta industria plan bat exijitzea dira gelditzen...

Siemens-Gamesako lanpostu-suntsiketaren aurrean enplegua defendatzea eta industria plan bat exijitzea dira gelditzen zaizkigun bide bakarrak

Atzo, urtarrilak 29, enpresak albiste bikotza jakinarazi zuen. Batetik, hurrengo otsailaren 5ean estatu osoan 235 langile kaleratzeko EEE bat aurkeztuko du UGT, CCOO eta ELA sindikatuekin lortutako akordioari esker. Enplegu galera handiena Euskal Herrian emango da, 130 langile ingururekin. Bestetik, Miranda de Ebron dagoen lantokia ixteko asmoa duela ere iragarri zuen. Honen ondorioz, bertan lan egiten duten 133 langileentzat iraungitzeko EEE bat aurkeztuko du eta estatuko beste lantokietan berkolokatzen “saiatuko” da. Guztira, ia 400 langileen lanpostuak kolokan daude.

Atzoko albistea ezagutu ostean, LABek Siemens-Gamesak nahi duen enplegu suntsiketaren aurkako jarrera berresten du. Agerikoak dira zuzendaritzaren gardentasunik eza eta fede txarra. Une berean, fusioa eman zenetik erakusten ari den inprobisazioan eta sinesgarritasunik ezan sakatzen ditu. Lehen aipatutako sindikatuentzat ere zaplasteko galanta da. Atzoko albisteak Siemens-Gamesak enplegua zein lan baldintzak erasotzen jarraituko duela erakusten digu.

Egoera honen aurrean, gelditzen zaizkigun bide bakarrak dira enplegua defendatzea eta industria plan bat exijitzea. Horrek bakarrik ekarriko du enpresak bere estrategia aldaaraztea. Egoeraren larritasuna ikusirik, sindikatu hauen jarrera soilik uler daiteke lanpostuak defendatzeko borrokatzeari uko egin diotelako. LABek berriro ere UGT, CCOO eta ELA sindikatuei dei egiten die enplegua defenda dezaten.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.