2024-05-06
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaMobilizatzen jarraituko dugu erabakitzeko eskubidearen alde

Mobilizatzen jarraituko dugu erabakitzeko eskubidearen alde

Greba eta mobilizazio eguna izan da gaur Katalunian. Euskal Herrian ere gure babesa adierazi nahi izan diegu egunez egun mobilizatzen ari diren guztiei, Horregatik gu ere kalera irten gara. Euskal Gehiengo sindikalaren deialdiari erantzunez milaka lagunek erabakitzeko eskubidea ozen aldarrikatu dute hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleetan.

Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki

Urriaren 1eko erreferenduma demokrazia kontua zen. Herriari hitza eman eta errespetatzea horixe da: demokrazia. Jakina zen Katalunia salbuespen egoeran aurkitzen zela. Aurreko asteetan ere errepresioa izan da estatuaren erantzuna, baina atzokoan urrats bat aurrerago joan da Gobernu espainiarra. Estatu espainiarrak, demokraziari estatu kolpea eman dio, oso larria izan zen atzo pasatakoa. Irudiek islatzen dituzten gertakariek frankismo garaietara garamatzate.

Irudi gogorrak eta lotsagarriak ikusi genituen, bere burua demokratatzat duen edonor asaldatzeko modukoak. Modu baketsu batean bozkatzeko eskubidea egikaritu nahi zuten herritarren kontra Polizia Nazionala eta Guardia Zibilaren oldarraldia ikaragarria izan zen, erabat desproportzionatua eta injustifikatua. Zaurituei gure elkartasuna adierazi eta azkar osatzea opa diegu.

Herri katalanak lekzio handia eman du; lekzio handia eman digu. Arrazoiaren indarra duen herri antolatu eta mobilizatua eta gertuago sekula egon izan ez diren instituzioak. Miresgarria da, salbuespen egoeran egonda, Kataluniako herritarrek izan duten jarrera. Aurreko asteko mobilizazioetan esaten zuten: bozkatu egingo dugu eta bai bozkatzera joandako jende kopurua zein baiezko kopurua ere azpimarratzekoak izango dira. Burujabetzara eramango dituen bidea geratuko duen errepresiorik ez dago, zilegitasun osoa dute, atzoko emaitzak eta gero, aurrera jarraitzeko. Atzo gertatutakoak indartu egiten ditu, eta mundo osoak errespetatu beharko ditu Kataluniako Parlamentak onartutako erabakiak.

Azken egun hauetan euskal gehiengo sindikalak behin eta berriro errepikatu du ezinezkoa dela estatuarekin erabakitzeko eskubidea bermatuko duen bide adosturik egotea. Ez PPren gobernuarekin, ez PSOE ez Cs-ekin. Ikusitakoak ikusita, atzo Urkullu lehendakariak egin zituen adierazpenak, ustezko ekidistantzia planteatuz, bere burua bitartekari bezala eskainiz, erreprimitzen duten eta errepresioa jasaten dutenen artean onartezinak iruditzen zaizkigu. Esaten du ez duela akordiorako arazorik ikusten, mundo guztiak ikusi duenean zein den Espainiako estatuko eskaintza: errepresio gogorra erabakitzeko eskubidearen egikaritzearen aurrean, inoiz ez diona Kataluniari onartuko, ezta Euskal Herriari ere.

Gu bai penatzen gaituztela Urkulluren adierazpenek; molestatu egiten gaituzte jazarriak direnengandik urrun kokatzen delako eta PPrekin dituen akordioei edozelan eutsi nahi dielako, demokratikoa ez den alderdi batekin. Berriro diogu: EAJk ezin da minutu batez gehiago alderdi hori sustengatu.

Egoeraren larritasunak hala eskatuta bihar urriaren 3an Katalunian greba orokor eguna dute. Gure ustez, Euskal Herrian ere mobilizatu beharra dugu.

Langileei dei egiten diegu katalanei gure babesa erakusteko, demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen alde eta errepresioa eta estatuaren inposizioaren aurka. Mobilizatzen jarraitu beharko dugu.

             ELA – LAB – ESK – Steilas –Etxalde – HIRU 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe

Atzo, Maiatzak 5, Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirarteko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen duen Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon zen, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritzak duen kudeaketa txarra tarteko.

Dei egiten dugu aurtengo lehenengo hilketa matxistaren aurrean Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioetan parte hartzera

Maiatzaren 3an, 34 urteko emakumea* indarkeria zantzuekin hilda agertu zen Donibane Lohitzuneko hotel batean. 2024an Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da eta LABetik, bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin eta euretan parte hartzeko deia egiten dugu.

Osakidetzako zuzendaritzak ikuztegi lanak publifikatu behar ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian LABi arrazoia eman dion epaiaren ondoren

LABek antzeman zuen Santa Marina Ospitaleko ikuzketa-lanak pribatizatuta jarraitzea nahi zuela Osakidetzak. Zuzendaritzak pribatizazioaren alde egindako apustu berri horren aurrean, sindikatuak errekurtso berezi bat jarri zuen 2023ko otsailean, eta Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoak onartu egin zuen. Horren aurrean, Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen, eta azken horrek ontzat jo du LABek aurkeztutako errekurtsoa. Hala, zeregin horiek egiteko kanpoko enpresa bat kontratatzen jarraitzea galarazi du.