2026-06-17
HomeEkintza SindikalaArdogintza sektoreko gehiengo sindikal berriak bestelako negoziazioa posible dela erakutsi du

Ardogintza sektoreko gehiengo sindikal berriak bestelako negoziazioa posible dela erakutsi du

Hilabete asko pasatu ditugu Hitzarmena negoziatzen 2016ko otsailetik, aurreakordioaren iraunaldia ia berau amaitu arte baliatu dugu (aurtengo martxoaren 31an) eta asteak pasatu ditugu bere idazketa egokitzen. Guzti honen ondoren, pasa den abuztuaren 7an argitaratu zen Arabako Ardogintzarako hitzarmena 2016, 2017 eta 2018rako.

Hauxe da LABek eta ELAk gaur argitaratu dugun prentsa oharra:

Inolako azterketarik egin gabe zaila da negoziazio kolektiborik egiterik. UGT eta CCOOek klinikoki hilda utzi zuten 2012-2105 hitzarmena. Euren erabakia izan zen hitzarmena ego egotea, baina berau edukizu hustuz. Antzinatasuneko biurteko guztiak desagertu ziren, malgutasun handiagoa onartu zen eta soldata praktikan izoztea onartu zuten, %1eko igoera hitzarmenak indarraldia izango zuen lau urteetarako.

LAB eta ELAk sinatu berri dugun hitzarmenean edukiak ez dira bakarrik etorri, ez dira zerutik erori, negoziazio kolektiboa beste modu batera planteatzearen emaitza dira, patronalaren azken eskaintza sinadura izan behar dela ez onartzearena. Azkenean, UGT eta CCOOek ere sinatu zuten.

LAB eta ELAren gehiengo sindikala funtzionatu egin du. Edukiak dituen hitzarmena sinatu dugu, sektorearen errealitatea kaleratu dugu, mobilizazioak egingo ditugu, instituzioak interpelatuz, kontzentrazioekin, karabana informatiboekin, sektoreko langileekin asanbladekin, upategietan bertan emandako informazioa, etab.

Besteak beste, %2ko soldata-igoera lortu da 2016rako, %2koa 2017rako eta %2,25ekoa 2018rako, 2019an berraztertuko direlarik.

Aipatzekoa da langile guztiek gutxienez 1.000 euro garbi jasoko dituztela urteko 15 paga bakoitzeko (12 nomina eta 3 paga). Aurrera egiten da baimenetan, aurrejubilazioengatiko kalteordainetan, euskaran, ezartzeko bermea eta beste zenbait kontutan.

Aurreko lerroarekin apurtzen duen hitzarmena da, eta ezertan atzera egiten ez duena. Sektoreko gehiengo sindikal berriak erakusten du posible dela bestelako negoziazioa.

Orain atzerapenak kobratu eta datorren hitzarmenerako negoziazio kolektiboa prestatzen hastea tokatzen da, urtebete barru negoziatzen egongo garena, gutxi gora-behera.

Sektoreko langile guztiak interpelatu nahi ditugu datorren hitzarmenaren negoziazioaren prestaketan aktiboki parte har dezaten.

Berton lan egin, berton erabaki.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.