2026-09-22
HomeIndustriaIndustria KimikoaMobilizazioei ekin diete Cementos Lemonan, enpresaren negoziaziorako borondate eskasaren aurrean

Mobilizazioei ekin diete Cementos Lemonan, enpresaren negoziaziorako borondate eskasaren aurrean

Cementos Lemonako enpresa batzordeak bost hilabete baino gehiago daramatza zuzendaritzarekin akordio bat lortu nahian. Negoziazio mahaian dagoen blokeoa salatzen du eta zuzendaritza jartzen du egoeraren erantzule, akordioa lortzeko borondate eskasa duelako, edo batere ez. Langileek elkarretaratze bat egin dute gaur, lantegiaren aurrean.

2014tik hona enpresak bilakaera positiboa izan du, alde ekonomikotik zein produktibotik. Egoera honetan, enpresa batzordeak ez du jarraian zehazten diren gaietan akordio bat lortzeko enpresaren jarrera itxia ulertzen:

– Lan baldintzak hobetu 
– Langileek, egun garaituta dagoen egoera ekonomiko eta produktibo aldi baterako onartu zituzten egoerak atzean uztea
– Etorkizunerako egonkortasun bermea adostu

Enpresa bere mendeurreneko ospakizunak prestatzen ari da Europa Jauregian eta bien bitartean, zuhurkerian dabil negoziazio mahaian langileokin akordio bat lortzeko. Zuzendaritzari gogora arazi nahi diogu mendeurren hau ospatzen bada, langileen belaunaldi batzuen ahaleginari esker izan dela.

Lau mobilizazioa egin ditu enpresak, maiatzaren 11, 18, 23 eta gaur ere bai, maiatzaren 29an. Zuzendaritzak bere jarrera aldatzen ez badu, mobilizazio gogorragoak egingo dituzte langileek. Datorren asteazkenean, hilak 31, Langileen Asanblada egingo da mobilizazioen egutegiaz eztabaidatzeko.

Cementos Lemona Arratian dagoen porlangintzako enpresa da, 130 langile dituena. Enpresa- batzordea LABeko 6 ordezkarik eta ELAko 4k osatuta dago.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.