2026-03-24
HomeUncategorizedHaur-eskoletako langileek berratxikipen prozesua martxan jartzea eskatu dute

Haur-eskoletako langileek berratxikipen prozesua martxan jartzea eskatu dute

LABeko haur-eskoletako langileek kontzentrazioa burutuko dute Eibarren Haurreskolak Partzuergoak langile finkoentzat antolatu behar duen berratxikipen prozesua martxan jartzea eskatzeko.
Azken bi urteotan, LAB sindikatuak aldarrikapen hau bideratu du, eta orain arte, erantzuna beti ezezkoa izan da, Partzuergoko arduradunek zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariek berratxikipena, sindikatuak beste gai batzuk negoziatzera behartzeko erabili dutelako.

LABek, Partzuergoak gai honen inguruan izan duen arduragabekeria salatu nahi du. Azken finean, langileek kilometro asko egin behar dute beraien lanera joateko horrek suposatzen duen estresa, dirua, denbora eta arriskuarekin, beraien etxetik gertu dauden haur-eskoletara joateko aukera ukatu zaielako.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidosen EEEa gauzatu izana salatu du, eta enpleguaren eta industria-etorkizunaren aldeko konpromisoa berretsi du

LABek publikoki salatu nahi du Tubos Reunidos enpresak EEEa gauzatzeko hartu duen erabakia. Erabaki horrek, beste behin ere, berretsi egiten du enpleguaren suntsiketan, altzairugintzaren...

Confebaskek gutxieneko soldataren negoziazioari betoa ezartzen jarraitzen du

LAB eta ELA sindikatuek martxoaren 17ko greba orokorraren ondoren Confebaskekin gutxieneko soldata negoziatzeko bilera deitu zuten. Confebaskek bere izaera autoritarioa eta probokatzailea berretsi du,...

Nafarroako grafikagintza sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko egin diolako

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek dei egin diete sektoreko langileei datozen hilabeteetan mobilizatzera, AEGRAN patronalak urte bat baino gehiago daramanean Nafarroako Grafikagintzako hitzarmenaz...