2026-03-19
HomeEkintza SindikalaPrekarizazio prozesuari mugak jarriko dizkion Gipuzkoako merkataritzako hitzarmen bateratu baten alde egiten...

Prekarizazio prozesuari mugak jarriko dizkion Gipuzkoako merkataritzako hitzarmen bateratu baten alde egiten dugu


Ikasturte berriarekin batera, Gipuzkoako Merkataritzako Hitzarmen berri bat osatzeko helburua finkatu dugu. Hau da, Madrilen negoziaketa bahituta duten eta Gipuzkoan erorita dauden merkataritzako hitzarmen guztiak batzea. Honela langile guztien lan eta bizi baldintzak hobetu nahi ditugu. Norabide horretan negoziazio kolektiboa tresna baliagarria izaten jarraitzen duela deritzogu.

Patronalak prekarietate zabaltzen jarraitu nahi duen bitartean guk lan eta bizi baldintzak hobetzeko tarte badagoela diogu. Zentzu honetan, negoziazio kolektiboak prekarizazioari mugak jartzeko bitarteko izaten jarraitzen du, lan zentro eta kalean egiten dugun borrokarekin batera.

Bide horretan, pasa den azaroan Euskal Autonomi Erkidegoan Merkataritzako Akordio Markoa sinatu zen. Bertan, patronal zein sindikatuok gure hitzarmen kolektiboak babestu eta erorita naiz blokeatuta zeuden hitzarmenak irekitzeko konpromisoa hartu genuen.

Akordio hau oinarri, Gipuzkoan urrats berri bat eman eta Gipuzkoako merkataritzako hitzarmena abian jarri nahi dugu. Hain zuzen ere, sektorean hamaika hitzarmen ezberdin ditugu, horien artean batzuk negoziaketa ahalmena Madrilen dute eta beste batzuk erorita daude.

Horregatik LABetik, indarrak elkartu eta prekarietatearekin amaitzeko Gipuzkoa osoko Merkataritzako Hitzarmen berria proposatzen dugu, hau da merkataritza orokorra, metalekoa, ehunarena, larru eta zapatena, jostailuena, altzariena; mahats, gararagardo eta edarien industriakoa, alkoholik gabeko freskagarriena, paperarena eta arte grafikoen hitzarmenak batu eta beraz, merkataritzako langile guztion lan baldintzak hobetzea.

Patronalak proposamen berri hau negoziatzerari uko egiten dio eta prekarizazio prozesuan sakontzeko asmoari eusten dio. Esplotazio eta lapurreta. Hori da patronalak ulertzen duen akordio bakarra.

LABek prekarizazio prozesu hori geratzeko hautua egina du, eta gainontzeko sindikatuei jarrera bera hartzea eskatzen diegu. Larritzat jotzen dugu ELAren jarrera. Merkataritzan gehiengo absolutua duen sindikatua izanik, gainontzeko sindikatuen esku uzten baitu proposamena aurrera ateratzeko ardura. CCOO eta UGTren aldetik aldiz pasibotasuna agerikoa da. Eskuak garbitzea ez da bidea.

Atea itxi du patronalak eta argi dugu irekitzea zaila izango dela, baina borrokan jarraitzea dagokigu eta aukera berriak irekitzea, eragitea. Zentzu horretan ELAri arduratsu jokatzea eskatzen diogu. LABetik lanean jarraituko dugu. Merkataritzako langileok, zentroz zentro indarrak batzeko unea da eta dagozkigun eskubideen alde antolatzeko ordua.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.