2026-07-12
HomeLAB SindikatuaElkarrizketaAinhoa Etxaide: "Sindikatu abertzaleok gure premia politiko eta sozialei erantzun behar diegu"...

Ainhoa Etxaide: “Sindikatu abertzaleok gure premia politiko eta sozialei erantzun behar diegu” @HamaikaTB

 Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Ekhiñe Atorrasagastik zuzenduriko Hamaika Telebistako Gurean Gaur saioan. Burujabetza prozesuari ekitea behar beharrezkoa dela usteta, Etxaidek datozen hilabeteotan sindikatu abertzaleon arteko elkarlanerako urratsak eman behar direla defendatzen du, besteak beste.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gasteizko Mercedesen Aldi Baterako Laneko Enpresen presentzia handiak prekarizazioa dakarrela salatu dugu

Mercedeseko LAB, ELA eta ESK-k, lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu Mercedes-Benz Gasteizko lantegian egiten ari den inbertsioak eta apustua bere plantillaren eta inguruko industriaren profesionaltasunaren eta lan onaren emaitza direla.

Esku-hartze sozialeko langileek elkarretaratzea egin dute Zaramagako Bizan berriaren inaugurazioan

Gasteizko alkate Maider Etxebarriari eta Gizarte Politiketako zinegotzi Lucho Royerori eskatu diete benetako bitartekaritza bat abian jar dezatela sektorearen gatazka konpontzeko; izan ere, dagoeneko 7 greba-egun eta mobilizazio ugari pilatu dituzte, erakundeak jarrera pasiboa izan duten bitartean.

Bergarako eta Zarauzko Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileak greban

Bigarren greba eguna izan dute gaur ITASUAko beharginek, eta egoera desblokeatu eta benetako negoziazioa ahalbidetu ezean, greba mugagabeari ekingo diote.