2026-02-01
HomeEkintza SindikalaBaionako Herriko Etxeak berdintasuna oztopatzen duela salatu dugu gaur, martxoaren 8an

Baionako Herriko Etxeak berdintasuna oztopatzen duela salatu dugu gaur, martxoaren 8an

Estatuak Baionako Herriko Etxeari 50.000 euroko isuna jarri zion 2022ko abenduan, bere zerbitzuetako zuzendaritza-postuetan emazterik ez egoteagatik. Erakunde publiko honek, emazteak erantzukizuneko postuetan integratzeko egiazko giza baliabideen politika egin beharrean, nahiago du isuna ordaindu. Egoera onartezin hori salatzeaz gain, desberdintasunekin eta soldata arrakalarekin behin betiko amaitzeko neurri eraginkorrak aldarrikatu ditu LABek.

RenĆ© Etchegaray, Baionako Renaissance alderdiko auzapeza, honela defendatu zen: ā€œOso emakume gutik postulatzen dute eta hautagaiek ez dituzte irizpideak betetzen eta ez dituzte eskatutako gaitasunakā€. Bada, azpimarratu nahi dugu ez dela kasu bakan bat, azken kontratazio- prozesuarekin lotua, baizik eta Herriko Etxean ongi errotutako ohitura bat.

Zer egiten du herriko etxeak emazteak hautagaitza pausatzera bultzatzeko? Zalantzan jartzen ote du kontratazio-politika? Ez. Aldiz, postu horietan emazterik ez baldin badago, emazteen errua dela dio.

Hiru funtzionarioetatik bi emazteak dira; alta, erantzukizuneko postuak eskuratu ahala, haien kopurua nabarmenki jausten da. Kontratazio-prozesu guztiek kontuan hartu behar dituzte kudeaketa eta zuzendaritza-postuek dakartzaten zailtasunak, emazteek jasaten dituzten oztopo bereziak. Kontratazioan diskriminazio positiboa deritzona transizio konponbide bat da, bai, baina beharrezkoa.

Oro har, martxoaren 8an, oraindik ere jasaten ditugun soldata-desberdintasunak salatu nahi ditugu. Batez beste, postu berarentzat eta edozein sektoretan, emazte batek gizon batek baino %20 gutxiago irabazten du. Eta hori, hein handi batean, bereizketa profesionalaren ondorioz.

Erretretan, pentsioen arteko aldea %40koa da. Eta Macron-en erretreten erreforma berriak emazteei gogorki eraginen die, egoera okertu eta desberdintasunak areagotu besterik ez du eginen.

Bereizketa profesionala eta soldata-arrakala dira Renaissance alderdiaren zutabeak. Guk, emazte langileok, asteak daramatzagu erreforma bidegabe eta bortitz horren aurka borrokatzen, eta kendu arte jarraituko dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...