2026-05-05
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaLABek erantzun bateratu, sendo eta epe luzekoaren alde egiten du Bizkaiko Adinekoen...

LABek erantzun bateratu, sendo eta epe luzekoaren alde egiten du Bizkaiko Adinekoen Egoitzetan


Gogor kritikatzen dugu Bizkaiko Hirugarren Adineko Egoitzetako hitzarmen kolektiboaren negoziazioan gertatzen ari dena. Patronala zein Aldundiaren jarrera lotsagarria, harroa eta iraingarria iruditzen zaigu langile, erabiltzaile zein hauen familientzat. Aldundiak ez du erantzukizunik hartzen eta uko egiten dio denbora luzez erabiltzaile eta sektoreko langileei eragiten dien gatazka hau konpontzeko parte hartzeari.

Zerbitzu publikoa da hau, EAJren eskutan dagoen Aldundiak pribatizatzea erabaki zuena eta enpresarien eskuetan utzi zuena, azken hauen helburua ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzea denean. Pausu honen ondoren, orain inork ez du zerbitzuaren erantzukizunik hartzen. Patronalak dio ez duela dirurik, Aldundiak ematen ez diolako, eta lau txakur txiki baino ezin dituela eman langileak kexa ez daitezen. Aldundiak bere aldetik, adierazten du arazoa ez dela berea, langile eta patronalaren arteko arazoa dela, ez duela lan baldintzetaz hitz egin nahi. Ulertzen dugu Aldundiak diruz lagundutako egoitzetan geratzen dena Aldundiaren kontua ere badela.

Nola ez da izango Aldundiaren arazoa erabiltzaileek 8 minututan bazkaldu behar izatea langileak falta direlako? Zerbitzua hobetzeko modu bakarra lan-baldintzak hobeto eta langile gehiago kontratatzea da, ez dago besterik.

2016ko urrian gaude, 10 hilabete pasa dira negoziazio mahaia eratu zenetik, langileekin asanbladak, kontzentrazioak, alderdi politikoekin bilerak, ratioen legea berritzeko eskariak erantzun positiboarekin, agerraldiak Batzar Nagusietan, alderdi eta patronalari egindako proposamen zehatzak, zazpi bilera patronalarekin… eta hauxe da patronalak eskaintzen duena.

• 2016an soldata izoztu eta 2017an %0,6ko igoera. 3 eurotako igoera, lanaldi osoan ari den langilearentzat.
• 1.696 ordutako urteko lanaldia 2017an. Bi ordutako murrizketa urteko lanaldian.
• Ezer ez baimen, lizentzia eta aldi baterako ezintasunen osagarrien inguruan.

LABek lehen momentutik aldarrikatu du honek aldaketaren hitzarmena izan behar duela, benetako aldaketa ekarriko duena lan-baldintzetan, langile eta erabiltzaileek euren egunerokotasunean nabarituko dutena zerbitzu eta arreta hobetzearekin.
• Bizkaiko egoitza guztietan eta langile guztiei ezarriko zaien herrialdeko hitzarmena.
• Urteko 1.592 ordutako lanaldia. Orain Bizkaiko Egoitza publikoetan eta Gipuzkoako kontzertuetan baino 106 ordu gehiago egiten da lan.
• Soldata igoera garrantzitsua, gutxienez langileen lana konpentsatuko duena. Soldata batzuk ez dira hileko 1.200 eurotara heltzen (lanaldi osorako)
• Hobekuntzak jai-egunen konpentsazioan, ordaindutako lizentzietan, aldi baterako ezintasuna %100ean konpentsatzea, gaueko lana, antzinatasuna, edoskitzaroa…

Horregatik, hasiera batetik gure determinazioa erakutsi dugu hain egoera gogorrari aurre egiteko, eta gure ustez, bada sektore bezala eta sektore guztiarekin batera aurre egiteko arazoa. Modu efektiboan aurre egin nahi bazaio eta egoera benetan hobetu, langile guztiak beharrezkoak direla uste dugu.

LABek bere egunean planteatu zuen sindikatuen arteko akordioa behar zela planteamendu anbiziotsu batekin. Hala ere, gehiengo sindikalak bere erara egin nahi izan zuen.

Argi utzi nahi dugu prest gaudela erantzun sendoa emateko, denok izateko aldaketaren zati, langileen determinazioagatik atzera bueltarik ez duena. Argi utzi nahi dugu LABek ahal den guztia egingo duela hau honela izan dadin, asanbladak egiten jarraituko du posible den zentroetan. Borroka luzea izango da eta denok izango gara beharrezkoak.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Tubos Reunidoseko zuzendaritzak eta erakundeek eraman dute enpresa gatazkaren fase berri honetara. Langileak ez dira erantzule, ondorioak ordaindu dituztenak baizik

Amurrioko enpresa-batzordeko gehiengoak balorazio argia egiten du orain arte gertatutakoaz eta Tubos Reunidosek hartzekodunen borondatezko konkurtsoa eskatzeko hartu duen erabakiaren ondoren irekitzen den egoera...

VW Navarran 2027rako kontratazio eta produkzio aurreikuspenen balorazioa

Lehenik eta behin, salatu nahi dugu VW Navarrak Enpresa Batzordeari atzo 2027ko ekoizpen programa posiblea egiteko, goranzko malgutasun neurriak adosteko ustezko beharra jakinarazteko moduak. UGT...

Langabezia datuek ez dute enplegu prekarioaren hazkundea islatzen

Pasa den urteko apirilean baino 3.594 langabetu gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Azken hilabetearekiko ere jaitsi egin da langabezia (%3,07) eta 132.708 langabetu daude. Emakumeen artean azken hilabetean zein urtean langabeziak behera egin arren, langabetuen gehiengoa izaten jarraitzen dute, % 59a, hain zuzen ere.