2026-06-09
HomeLan Osasuna IdazkaritzaAmiantoaOrdubeteko lanuztea CAFen Amiantoaren ondorioz hildako bi lankide omentzeko

Ordubeteko lanuztea CAFen Amiantoaren ondorioz hildako bi lankide omentzeko

CAF Beasaingo langileok ordu bateko lanuztea burutu dute, lankideak ziren Paco Gonzalez Nieto (59 urte) eta Antton Irizar Imaz (55 urte) biak amiantoarekin lana egitearen ondorioz hildakoak omentzeko. Langileak, lantegi alboan dagoen “Amiantorenei” eskultura ondoan elkarretaratu dira ekitaldi errebindikatibo eta omenezko batean. Familiartekoek lore eskaintza egin dute bertan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gero eta premiazkoagoa da Enplegu Publikoaren Legea aldatzea, administrazioaren euskalduntzea legez babestu ahal izateko

Eibarren sei udaltzain postu betetzeko deialdiaren aurkako epaiak agerian utzi du, administrazioan euskarari gaztelaniaren maila bera eman ezean, ezinezkoa dela euskararen erabilera normalizatzea eta hizkuntza eskubideak bermatzea.

Bart gauerdian, langile bat hil da Laudioko Vibrantz enpresan izandako leherketa baten ondorioz

Vibrantz enpresan, Laudioko pintura-ekoizpenean diharduen enpresan, mantentze-lanetako langile bat matxuratutako labe bat konpontzen ari zen istripua gertatu den unean. Labearen leherketak bete-betean harrapatu du...

Auzitegiak arrazoia eman digu eta Bilboko portuko amarratzaileen patronalak inposatu nahi izan dituen murrizketak atzera botatzea #LortuDugu

Justiziak amaiera eman dio lan-esplotazioa areagotzea eta urteetako borroka eta negoziazio kolektiboaren bidez lortutako eskubideak murriztea helburu zuen enpresa-operazio bati.