2026-11-20
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakCarlos Urkixok Eusko Irratiko LEParen kontrako helegitea galdu du

Carlos Urkixok Eusko Irratiko LEParen kontrako helegitea galdu du


Carlos Urkixok Eusko Irratiaren azken Lanpostuen Deialdi Publikoaren kontra jarritako helegitea bertan behera utzi du epaileak. Espainiako gobernu ordezkariak atzera bota nahi zuen deialdia, eta lanpostua lortu duten langileak plazarik gabe uztea zuen helburu. Aipagarria da Eusko Irratiko LAB izan dela langile horien alde egin duen sindikatu bakarra. Gainontzeko sindikatuek epaiketan ez agertzea erabaki zuten, erakutsiz ezer gutxi ardura zaiela postua bide onez irabazi duten langileen egoera.

Gogoratu nahi dugu arazoaren arduradun nagusia Andoni Ortuzar izan zela, eta Eusko Irratiko azken Lanpostuen Deialdi Publikoak Ortuzarrek egindako txapuza konponbidean jarri duela.

Amaitzeko, sententzia berri honekin garbi geratu da, berriz ere, komunikabide publiko den Eusko Irratian behin betiko lan postua eskuratzeko modu bakarra Lan Eskaintza Publikoa gainditzea dela, meritu, gaitasuna eta aukera berdintasunaren printzipioak era egokian betez.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.

Plantillak Tubos Reunidos defendatu du, eta orain Espainiako Gobernuari dagokio oztopatzeari uztea eta Eusko Jaurlaritzari enpresaren etorkizunarekin duen konpromisoa zehaztea

Tubos Reunidos Groupeko Amurrioko langileok 301 kaleratzeak, Amurrioko altzairutegiaren itxiera eta logistikaren esternalizazioa eragozteko grebara joatea erabaki genuen argi geneukalako Enplegu Estintzioko Espedientea ez zela Tubos Reunidosen arazoak konpontzeko bidea. Hasieratik defendatu genuen ez plantilla, ezta gure lan baldintzak ere, ez zirela enpresaren egoeraren erantzule. Argi eta garbi esaten genuen enpresaren arazoa bere zorra zela, zuzendaritzaren kudeaketa negargarri batek eta bere akziodun handien diru-goseak eragindakoa.