2025-12-05
HomeEkintza SindikalaUGTk patronalaren interesen alde egin du eta eragin mugatuko paktu bat sinatu...

UGTk patronalaren interesen alde egin du eta eragin mugatuko paktu bat sinatu du Continental–Benecke Kaliko enpresan

UGTek, bertze behin ere, patronalaren sindikatuarena egin du eta zuzendaritzaren interesak defendatzeko eragin mugatuko hitzarmen bat sinatu du Continental – Benecke Kaliko lantegian. Bederatzi ordezkarietatik lau izanda (bertzeak LABeko 4 eta ELAko 1 dira), babesgabetasun gehien duen langile taldearen â€•aldi bateko langileak eta kontratazio berriak―lan baldintzak gehiago okertzeko eskubidearekin sentitu da, denbora mugarik gabe luzatu ahal izanen den soldata eskala bikoitza ezarriz, lantegi honetan egiten diren kontratazioaren gehiengoa aldi baterakoak baitira.

Langile talde honen babesgabetasuna azpimarratu nahi du LABek, eragin mugatuko paktuak langileek banaka onartu behar baldin badituztelako ere, babesgabetasun honen ondorioz langile hauek ez dutelako bertze aukerarik izanen, kontratazio berrien kasuan, baldintza hauek ez onartzea ez kontratatzea edo ez berritzea suposatuko zuelako.

Onartezina den neurri hau “adosteko”, %45eko parte hartzea izan zuen batzar baten aitzakia erabili du UGTek, horietatik erdia paktutik kanpo dauden langileak izanik. Modu honetan UGTk berak deitu zuen batzar orokorraren emaitzari muzin eginez.

Tamalez, hemen salatzen duguna hagitz larria bada ere, ez dugu harritzen gaituenik erraten ahal. LABek hitzarmen eta paktu duinak borrokatzen segituko du, langileen gehiengoaren onespenarekin eta, noski, eragin orokorrekoak izanen direnak. Modu berean, lortzeko esperantzarik ez dugun arren, UGTri exijitzen diogu akordio hori atzera botatzea eta ordezkaritzaren gehiengoak adosten ahal duena onartzea.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...

Eusko Jaurlaritza: bermatu beharrezko finantzaketa unibertsitate publikoari! Legebiltzarreko alderdi politikoak: irmo defendatu EHU!

Gaurko lanuzte eta elkarretaratzea aste honetan EHUko campusetan garatutako mobilizazioetako laugarrena da, eta jarraipena ematen dio beharrezko finantzaketa lortzeko aldarrikapenari. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean 2026ko...

Nafarroako langileriaren lan eta bizi baldintzak: bi nafarretik batek prekarietate egoeran bizitzen jarraitzen du

Nafarroan batez besteko soldata igo da azken urtean, baina desberdintasun sozial zein pobrezia egoerak handitzen ari dira. Hortaz, sortzen den aberastasuna gero eta modu...