2026-10-16
HomeIndustriaMetalgintzaAraluceko langileen urrakortasuna lan baldintzak inposatzeko ez erabiltzea exijitzen diogu BATZi

Araluceko langileen urrakortasuna lan baldintzak inposatzeko ez erabiltzea exijitzen diogu BATZi

BATZek bere trokelgintzako negozioa handitzeko asmoz Araluce enpresa erosteko interesa erakutsi zuenetik, negoziaketak ematen ari dira BATZ eta Araluceko zuzendaritzen eta langileen ordezkarien artean. Gure harridurarako, urte hasieran salerosketaren berria jaso eta BATZeko zuzendaritzarekin negoziaketa hasi denetik, honek ez du negoziatzeko inongo asmorik erakutsi. Hasiera hasieratik, aurkeztutako proposamen bakarra lan-baldintzak okertzea izan da.

LABek “negoziaketa” honen aurrean Araluceko langileek bizi duten egoera ezagutarazi nahi du. Hau da, salerosketa aurrera eramateko ezinbesteko baldintza bezala jarri du langileen soldata eta lan baldintzak %16a murriztea. Baldintza hau inposatzeko BATZek erabili duen argudio nagusia zera izan da, ezberdintasunik ez sortzeko ezinbestekoa dela langile talde bien baldintzak parekatzea.

LABek argi utzi nahi du ezinezkoa dela ezberdinak diren bi kolektibo parekatzea. BATZeko langileak kooperatibistak direlako, beraien eskubide eta betebeharrekin, eta Aralucekoek inoren konturako langileak izaten jarraituko dutelako.

Nahiz eta argi izan ez dagoela arrazoirik salerosketa Araluceko lan baldintzen murrizketarekin baldintzatzeko (lan baldintza hauek hitzarmen kolektiboan araututa daudelako), enpresa batzordeak proposamenak egin ditu jarrerak hurbiltzeko asmoz: %9ko soldata murrizketa 2016rako 4 urteko epean urte bakoitzeko %3ko errekuperazioa lortuz.

Baina BATZeko zuzendaritzak neurri guzti hauek baztertu ditu, aukera guztiak % 16ko soldata eta lan baldintzak murrizketara mugatuz; hilabeteak negoziatzen pasatu ondoren oraindik beharrizana justifikatu ez duen arren eta Aralucen enplegua mantentzeko inongo bermerik eman ez duen arren.

LABen, bestelako langile guztiok bezala, jakin badakigu enpresa honek bizi duen egoera zein den, eta horregatik azken urteotan sakrifiziorako eta konpromisorako gaitasuna erakutsi dugu akordio ezberdinak sinatuz. Akordio horiek, lan eskubide eta baldintzen murrizketa bat suposatu duten arren, hauetan ekoizpenaren bideragarritasuna bilatu izan da kasu guztietan.

Horregatik, BATZeko ordezkariei hauxe exijitu nahi diegu ez dezatela beraien laneko etorkizunarekin arduratuta dauden langileen urrakortasuna erabili beraiek nahi dituzten lan baldintzak inposatzeko. Ondorioz, kooperatibako zuzendaritzari birpentsatu eta bere jarrera aldatzeko deialdia luzatzen diogu. Helburua, salerosketa honetan Arratiako lan baldintza eta enplegua bermatuko duen akordiora heltzea da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Iberiar penintsulako estaturik gabeko nazioek orain arte nola iraun duten azaldu nahi duen ‘Enigma’ dokumentala egi bihurtzen lagundu

Euskal Herriak, Galiziak eta Herrialde Katalanek indarrak batu dituzte estaturik gabe nola bizirik iraun duten azaltzea. Horixe du helburu Enigma proiektuak. Dokumentala finantzaketa kolektibo...

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.