2026-08-22
HomeIndustriaMetalgintzaMecánica Mallabik lanpostuen suntsiketa eta espekulazioa bultzatzen ditu

Mecánica Mallabik lanpostuen suntsiketa eta espekulazioa bultzatzen ditu

ALFA Taldeko lan zentroetan 2012. urtean Hartzekodunen Konkurtsoa onartu zenetik, enplegu suntsiketa eta iruzur ekonomikoa ezagutu ditugu. Hartzekodunen Hitzarmena 2014ko urtarrilaren 14an onartu zen. Horrek, ez zuen inolako konponbiderik ekarri ordea. Kudeaketa txarraren ondorioz, zorren ordainketa atzeratu eta erdia besterik ez ordaintzeaz gain, enplegu suntsiketa handia egon da eta langileen sufrimendu, kaleratze eta soldatak erabili dituzte haien akats guztiak izkutatu asmoz.

Orain, daukaten zorrari ezin diotela aurre egin esan eta Mecánica Mallabiren likidazioa eskatu dute. 81 langile kale gorrian utzi nahi dituzte. Ez dute kapitalean diru injekziorik egitea pentsatu ere egin, nahiz eta talde berekoa zen Industrias GOLen salmentarekin hainbat milioi posltsikoratu dituzten.

LABek ez dugu inondik ere horrelako sarraskirik onartuko, ezta Mecánica Mallabiko langileek ere. Langileen gutxieneko aldarrikapenei ez diete kasurik ere egin eta, ondorioz, maiatzaren 5etik greba mugagabean daude.

ALFA Taldeko arduradunen erantzukizuna salatzera goaz, langileen aurkako etengabeko erasoaldi honen erantzuleak baitira.

Langileak, bide honetan, borrokan daude. Horregatik, gaur Mallabitik Eibarrera Martxa egin dute goizean. Eibarren, ALFAren aurrean kontzentrazioa egin dute bukatzeko, zuzendaritzari dagokion ardurarekin joka dezala eta enpleguaren defentsa egin dezala eskatuz.

Eusko Jaurlaritzari ere dei egin nahi diogu egoerari dagokion arduraz erantzun diezaion eta ALFA Taldea, espekulazioaren aldeko kudeaketatik enpleguaren aldeko jardunera pasatzera derrigortu dezala.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...