2024-05-07
HomeUncategorized2.000 sinadura baino gehiago haurreskola txikien inguruko politika egokia aldarrikatzeko

2.000 sinadura baino gehiago haurreskola txikien inguruko politika egokia aldarrikatzeko

Haurreskola txikien inguruko politika egokia aldarrikatuz 2.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu LABek EAEko Hezkuntza Ordezkaritzan. Hain zuzen ere, landa eremuko haurreskola txikiekin egoeraren aurrean, sindikatuak, pasa den urtean eskualde konkretu batzuetan martxan jarri zuten kanpainari segida emateko, aurten ere sinadura bilketa egin du langile, familia eta oro har, inguru hoietako biztanle eta kargu publikoen laguntzarekin.

Jarraian dituzue dira Haurreskolak Partzuergoak argitaratutako “Printzipio orokorrak eta erabaki metodologikoak. Helburu orokorrak eta lanerako edukiak” liburuan irakurri ahal ditugun aipuak. Hoiek dira Haurreskolak Partzuergoaren ustezko doktrina.

– HAURRESKOLAK PARTZUERGOAren helburuek bi asmo dituzte: Haur Eskoletan matrikulatutako haurrei hezkuntza osoa ematea eta familiei gizarte laguntza ematea.

– Familiei laguntza zerbitzua ematea, bi urtetik beherako haurrak zainduz eta haietaz arduratuz seme-alabak dituzten Familientzako Laguntza Planaren parte da, eta familia bizitza eta lan bizitza bateratzen laguntzeko ematen da zerbitzu hori.

– Landa eremuetako biztanleei kalitatezko hezkuntza zerbitzua eta laguntza zerbitzua jasotzeko aukera ematea (Europako Batzordeak 2000ko martxoaren 14an emandako Erabakian finkatutakoak).

Baina pasa den ikasturtetik, Zuzendaritza batzordeak landa eremuko haurreskola txikiekin zorrotz jokatzea erabaki du. Batetik, zabalik mantentzeko (3 haur matrikulatuta egon ezean haurreskola itxi egingo da). Eta bestetik, ordutegia murriztuz, nahiz eta 8 orduko zerbitzua ordaindu, 7 ordu zabalik mantenduko dira 5 haur matrikulatuta egon arte. Haurreskola txikien inguruan hartutako erabakiekin, kolokan jartzen ari da horien biziraupena, landa eremuko biztanleen eskubideak eta landa eremuak bizirik jarraiteko derrigorrez beharrezkoak diren zerbitzuen kalitatea.

Datu guzti hauek kontuan hartuta, LABek pasa den urtean eskualde konkretu batzuetan martxan jarri zuten kanpainari segida emateko, aurten ere sinadura bilketa egin du langile, familia eta oro har, inguru hoietako biztanle eta kargu publikoen laguntzarekin. Gutxi gora behera, 2.000 sinadura jaso ditugu eta horiek, Eusko Jaularitzaren Hezkuntza Sailean erregistratu ditugu gaur.

Bihar, maiatzaren 11n, Haurreskolak Partzuergoaren Batzar Nagusia bilduko da Lakuan. Horretan, misio eta helburu orokorren aurkezpena egiteaz gain, 2014-2015 urteetako kontu orokorrak onartu eta 2016 urteko aurrekontua aurkeztuko dira. Gure ustez, horretan dago gakoa. Aurkeztuko dituzten aurrekontuek ematen diguten informazioa da Eusko Jaularitzak haurreskoletarako inolako inbertsiorik ez egitea erabakita duela. Pasa den kurtsoan, tramuen araberako kuoten eredua martxan jarri zenean, Zuzendaritzak argi utzi zuen, neurri hau gauzatzeko inbertsio gehiagorik egingo ez zuela eta beketarako orain arte erabiltzen zen diru partida erabiliko zela. Kuota sistema berri honek beste ondorio batzuk ekarri ditu: Egokitzapenerako kuota altuagoa da, matrikulazioa egiteko tramiteak zaildu dituzte, egoera ekonomikoa aldatzekotan ez da kuota egokitzen eta 2 urteko geletako kuota garestitu da

Zerbitzu publikoa diren heinean, haurreskolak denon eskura egoteko, egiten diren inbertsioak gehitu, haurrak matrikulatzeko irizpideak eta kuotak aldatu beharra dago. Aurrekontuetan, haurreskolak aintzat hartu eta partida handitzea ezinbesteko baldintza da, zerbitzuaren kalitatean eragin ahal izateko.

 
 

Arriskuan dagoen umeentzako plaza kopurua / Arriskuan dauden lanpostuak

Eragiten dion biztanleria eta hazkunde tasa

 

Bataz beste familiek beste haurreskolaren bateran joateko egine behar duten distantzia (Km)

Arrankudiaga
10 plaza / 2
994 – %24,39
5 km
Artea
21 plaza / 1
759 – %15,68
3 km
Aulestia
20 plaza / 2
654 – % -0,92
14,5 km
Berriatua
10 plaza / 2
1223 – %22,09
11 km
Dima
21 plaza / 2
1427 – %30,12
8 km
Gautegiz
10 plaza / 1
857 – %3,23
9 km
Ispaster
10 plaza / 1
705 – %16,64
7,5 km
Mallabi
21 plaza / 2
1214 – %8,31
5,5 km
Mañari
20 plaza / 2
522 – % 14,13
7 km
Aia
21 plaza / 2
2024 / % 22,23
13 km
Albiztur
10 plaza / 2
300 / %9,9
8,5 km
Alkiza
10 plaza / 1
350 / %39,19
6,5 km
Altzo
10 plaza / 1
350 / %27,81
5,5 km
Baliarrain
10 plaza / 2
148 / %35,05
4,5 km
Igeldo
21 plaza / 2
Daturik ez
8,5 km
Elduain
10 plaza / 2
245 / %11,68
6 km
Errezil
10 plaza / 2
601 / % -0,33
10,5 km
Eskoriatza
42 plaza / 2
4109 / %4,15
8 km
Ezkio-Itsaso
20 plaza / 2
155 / %7,75
9 km
Gabiria
10 plaza / 1
509 / %12,22
8 km
Gaintza
10 plaza / 1
123 / %-7,75
4,5 km
Ikaztegieta
10 plaza / 1
484 / %20,21
3,5 km
Larraul
10 plaza / 1
250 / %53,25
6 km
Lizartza
10 plaza / 1
657 / %6,7
8 km
Olaberria
21 plaza / 2
935 / %4,67
6,5 km
Orendain
10 plaza / 2
190 / %19,25
4 km
Zerain
10 plaza / 1
257 / %4,37
3,5 km
Arraia-Maeztu
10 plaza / 1
707 / %-0,95
14 km
Bastida
10 plaza / 2
1500 / % 13,36
11 km
Barrundia
10 plaza / 2
939 / %31,25
10,5 km
Bernedo
10 plaza / 2
539 / %4,23
14 km
Erriberabeitia
21 plaza / 2
1494 / %55,84
15,5 km
Erriberagoitia
20 plaza / 2
860 / %33,22
22,5 km
Okondo
21 plaza / 2
1148 / %19,19
13 km
Samaniego
10 plaza / 1
275 / %2,84
10 km
Zuia
34 plaza / 2
2414 / %15,68
20 km
GUZTIRA
544 plaza / 59
 
 

 
Haurreskolak Partzuergoaren proiektuak euskalduna, doakoa, unibertsala, kalitatekoa, eraldatzailea eta partehartzailea izan behar du eta LAB horretara doa. Eredu berri baten beharra daukagu, hezkuntza sistema berri bat behar dugu non 0-3 zikloak daukan garrantzia aitortuko zaion. Horregatik, LABen apostua, Hazkuntza sistema berria gaurdanik IRUTEN.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe

Atzo, Maiatzak 5, Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirarteko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen duen Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon zen, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritzak duen kudeaketa txarra tarteko.

Dei egiten dugu aurtengo lehenengo hilketa matxistaren aurrean Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioetan parte hartzera

Maiatzaren 3an, 34 urteko emakumea* indarkeria zantzuekin hilda agertu zen Donibane Lohitzuneko hotel batean. 2024an Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da eta LABetik, bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin eta euretan parte hartzeko deia egiten dugu.

Osakidetzako zuzendaritzak ikuztegi lanak publifikatu behar ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian LABi arrazoia eman dion epaiaren ondoren

LABek antzeman zuen Santa Marina Ospitaleko ikuzketa-lanak pribatizatuta jarraitzea nahi zuela Osakidetzak. Zuzendaritzak pribatizazioaren alde egindako apustu berri horren aurrean, sindikatuak errekurtso berezi bat jarri zuen 2023ko otsailean, eta Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoak onartu egin zuen. Horren aurrean, Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen, eta azken horrek ontzat jo du LABek aurkeztutako errekurtsoa. Hala, zeregin horiek egiteko kanpoko enpresa bat kontratatzen jarraitzea galarazi du.