2026-10-02
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaM28 eta gero... borrokan jarraitzen dugu

M28 eta gero… borrokan jarraitzen dugu

Maiatzaren 28ean jauzi garrantzitsua eman nahi dugu. Ondoren, 28ko indar erakustadiari jarraipena emanez maiatzaren 30etik 3ra bitarte ekimen ugari burutuko ditugu. Federazioek deitutako mobilizazio konfederaletan, nahiz eskualdez eskualde, mobilizatzeko hamaika aukera izango dira.

Maiatzaren 28ean jauzi garrantzitsua eman nahi dugu. Ondoren, 28ko indar erakustadiari jarraipena emanez maiatzaren 30etik 3ra bitarte ekimen ugari burutuko ditugu. Federazioek deitutako mobilizazio konfederaletan, nahiz eskualdez eskualde, mobilizatzeko hamaika aukera izango dira.

Espainiar zein frantziar Estatuetatik eta bertoko Gobernuetatik datozen eraso eta murrizketen aurrean konfrontazioaren bidea aukeratu dugu, euskal esparru sozioekonomikoaren aldeko borrokan gabiltza eta lanaren eta aberastasunaren banaketan oinarrituko den eredu berri baten alde ari gara. Bide hau langileen indar eta mobilizazioari esker ari gara jorratzen.

Udaberriko agenda betea datorkigu. Jauzi bat ematera goaz, eta hau irudikatzeko hitzorduak ez zaizkigu falta, hor ditugu, besteak beste, Apirilaren 28a, Maiatzaren 1a eta maiatzaren 28ko mobilizazio nazionala eta ondotik etorriko den Borroka Astea.

M28 eta gero… borrokan jarraitzen dugu

28ko indar erakustadiari jarraipena emanez maiatzaren 30etik 3ra bitarte ekimen ugari burutuko ditu sindikatuak. Federazioek deitutako mobilizazio konfederaletan, nahiz eskualdez eskualde, mobilizatzeko hamaika aukera izango da.

Maiatzaren 31n, zerbitzu publikoetako aldarrikapenei egingo diegu tartea. Ekainaren 1ean zerbitzu pribatuetako borrokak egongo dira agendaren erdigunean eta ekainaren 3an, industriako aldarrikapenak eskualdeetako dinamika orokorren baitan txertatuak izango dira, tokian tokiko mobilizazioetan.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu Bilboko Portuko amarratzaileen aurka kaleratzeak, zigorrak eta presioa darabiltzala enpresak

Enpresak berriz ere marra gorri bat zeharkatu du: beste ordezkari sindikal bat kaleratu du bere eginkizun sindikala betetzeagatik eta langileen eskubideak eta lan-baldintzak defendatzeagatik. Enpresak mobilizatzen direnei eta lantaldearen alde aurpegia ematen dutenei ezarritako zigorren beste adibide bat da azken kaleratze hau.

Funts putreen esku dauden etxeak desjabetu ditzan eskatzen diogu LABetik Nafar Gobernuari

Testa funts Putrearen esku dauden etxebizitzei irtenbide iraunkorra emateko beharra azalarazi du sindikatuak, etxebizitzaren negozioari aurre egiteko egiturazko neurriekin batera. Larunbat honetan eta urriaren 17an borrokan diren maizterrekin batera mobilizatzera deitu dugu LABetik.

Jaurlaritzak aurre-erretiro txanda murriztuta eta akordiorik gabe inposatu du aurten ere administrazioetan

LABek salatzen du gutxiengoarekin adostua, murritza eta Madrilen menpekoa dela Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen Euskadiko Administrazio Publikoko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialerako Plana. Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei eskatzen diegu Euskal Herriko zerbitzu publikoen eta bere langileen baldintzak hemen negoziatzeko eta adosteko nahia benetan defendatzeko, argazki hutsak saihestuz.