2026-08-19
HomeLan Osasuna IdazkaritzaOsalanOsalanek arrazoia eman die suteetarako taldeetako langileei eta haien lanpostuen arriskuen ebaluazioa...

Osalanek arrazoia eman die suteetarako taldeetako langileei eta haien lanpostuen arriskuen ebaluazioa egin behar dela esan du

Iazko apirilean, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek salaketa bat aurkeztu genuen OSALANen, Bizkaiko Foru Aldundiak uko egin ziolako Suteen Prebentzio eta Itzalketarako Planaren barruan eginkizunak dituzten lanpostuen arriskuen ebaluazioa egiteari.
OSALANek txosten bat egin du eta Suteen Prebentzio eta Itzalketarako Planean sartuta daudenen esku-hartzeak Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen aplikazio eremuaren barruan daudela eta, beraz, tartean sartutako lanpostuen arriskuen ebaluazioa nahitaez egin behar dela berretsi du. Horretarako, dauden arriskuak identifikatu, eta behar diren prebentzio neurriak hartu beharko dira, langileen parte hartzearekin.

Iaz, hainbat mobilizazio egin zituen talde horrek, lanean bizi dituzten arrisku egoerak salatzeko: ez daukate komunikaziorako baliabide egokirik –arazoak dituzte ezarrita dagoen TETRA komunikazio sistemarekin eta sakelako telefono pertsonala erabili behar dute lanean–; langile falta; 17 orduko lanaldiak, txandatu gabe, etab.

Aldundiari eskatzen diogu langileak arriskuan jartzen ez jarraitzeko eta OSALANek bere txostenean eskatutakoa berehala betetzeko: arriskuak definitzea, ebaluatzea eta behar diren prebentzio neurriak hartzea, baso-suteen aurkako lanarekin zerikusia duten eginbeharrak betetzen dituzten langileen osasunean edozein kalte eragitea ekiditeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...