2026-10-05
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak garbi utzi du gaurko bileran ez duela benetako negoziaziorik nahi, forma...

Osakidetzak garbi utzi du gaurko bileran ez duela benetako negoziaziorik nahi, forma zein edukien aldetik

Gaurko Mahai Sektorialean, Osakidetzak ez duela benetan negoziatzeko inolako asmorik argi utzi du. Gure ustez, Osakidetzako Zuzendaritzaren helburu bakarra zera da, sasi negoziazioa itxura denboran luzatu hauteskunde autonomikoak pasatu arte. Modu honetan, urte hauetan inposaturiko murrizketak, pribatizazioaren aldeko jarrera sutsua eta egunotan prentsan berriro agertu diren Osakidetzako zein Osasun Saileko goi-kargu ohien ustelkeria kasuak (Margüello auzia) estali nahi dituzte.

Negoziatzeko borondate eskasa begi-bistakoa da,

• Formen aldetik. Ez dago inolako metodologiarik ezta egutegirik ere. Osakidetzak proposatutako puntuak soilik jorratzen dira, bileretarako deialdiak oso berandu egiten dira, gai-ordena eta beharrezko den dokumentaziorik gabe. Seriotasun falta hau izan da, azken batean, LAB mahaitik altxatzera eraman duena, ea hurrengo deialdian behintzat oinarrizko baldintzak betetzen diren.

• Edukien aldetik. Osakidetzak ekarri duen proposamenak aldaketa kosmetikoak baino ez ditu jasotzen. Aurreko bileran aurkeztutako zenbait punturen gaineko zehaztapen txikiak, hobekuntza minimoak eta puntu berriren bat, garapen profesionala kasu, baina modu nahiko erretorikoan (baldintza askorekin).

Ondorioz, hitza hartzea egokitu zaigunean, Mahaitik altxatzeko arrazoiak azaldu ditugu, Osakidetzari guk negoziatzeko planteatzen ditugun bost puntuak helarazi dizkiogu, eta hurrengo bilerarako deialdi serioa egiteko gonbitea luzatu diogu Armentia jaunari.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...