2026-10-03
HomeIndustriaMetalgintzaGreban dauden Jaso Itsasondoko langileek manifestaldi jendetsua egin zuten atzo

Greban dauden Jaso Itsasondoko langileek manifestaldi jendetsua egin zuten atzo


Atzo asteazkena, goizeko 10etan Itsasondotik abiatu eta Ordiziako azokatik buelta emanez, manifestaldia antolatu du Jasoko batzarrak, "Jaso Itsasondo, hitzarmen duin baten alde" lemapean. Enpresa hartako 100 langilez gain, Goierriko zenbait enpresatako ordezkari sindikalek ere (JASO Idiazabal, Guerra Hermanos, CAF, Indar, Arcelor… ) parte hartu dute babesa eta elkartasuna adierazte aldera.

Aurreko ostegun eta ostiralean bi orduko lanuzteak ere egin zituzten egun bakoitzean, eta orain bost eguneko greban daude. Ostiralean amaituko da greba (eta enpresaren aldetik berririk ez balego, astelehen goizean langileek deitua duten asanbladan erabakiko dute datorren astetik aurrera ze neurri hartuko duten.

Enpresa Batzordetik adierazi dute, "batzarraren %80 baino gehiagok eman zion babesa grebari eta egutegiaren erdia baino gehiago egin dugunean, ondo antolatuak eta haseran genituen indar eta gogo berdinak mantentzen ditugu. Ulertezina da, Jaso bezelako enpresa serio batek, ikusirik diferentziak ez direla handiak, nola ez dion irtenbide bat ematen negoziaketari. 6 hilabeteko negoziaketa luzeen ondoren, oraindik hitzarmenik gabe aurkitzen gara eta akordio batera iristeko garaia badela deritzogu".
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...