2026-05-11
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaOsasuna, segurtasuna eta ingurumena irabazi ekonomikoen aurretik, Garoña itxi orain

Osasuna, segurtasuna eta ingurumena irabazi ekonomikoen aurretik, Garoña itxi orain

Iberdrola eta Endesak Garoñako zentral nuklearraren bizitza luzatu nahi dute berriro. Horretarako, Madrilen jardunean dagoen PPren gobernuaren laguntza izango dute, berriz ere. Garoñako zentral nuklearra aspaldi egon beharko litzateke itxia eta desmantelatua; horrela exijitu du LABek hainbat alditan. Azkar ahaztu zaizkie, beste kalte batzuen artean, Fukushiman izandako 200.000 hildakoak. 

Garoñako zentral nuklearra Fukushimakoaren modelo berdinekoa dela gogoratu behar da. Espainiar Estatuak ez du ikasten, eta, herritarron osasunaren, segurtasunaren eta ingurumenaren gainetik, interes ekonomikoak jartzen ditu. Beste herrialde batzuek, dagoeneko, zentralak itxi egin dituzte; adibidez, Alemaniak. Belgikaren kasuan, Garoñaren modelo berekoak baino ez ditu itxi.

Garoña hondakin erradioaktiboen hilerri bihurtu nahia larria iruditzen zaig. Orain, bizitza luzatu nahi diote eta hori onartezina iruditzen zaigu. Garoñan, gastaturiko erregai erradioaktiboa gorde nahi dute, Cuencako gordailua egin orduko. Beraien ustez egin beharreko erreforma guztiak eginda dauzkate. Gai honekin, 2012tik gabiltza. Ordurako, igarota zegoen zentrala behin betiko ixteko epea. Alde batetik, teknikoki oso arriskutsua zelako, korrosio arazoak zirela-eta, beste alde batetik, nuklearrak 40 urtetik gora zeuzkalako.

Sistema energetiko seguruagoa lortu behar dugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko duena, garapen ekonomiko orekatuagoa ekarriko diguna, aire garbiagoa eta osasun publiko hobea bermatuko dituena. Horretarako, lehen urratsa energia nuklearra baztertzea da.

Zentral honek emititzen dituen erradiaktibitatearen pilaketa zeharo arriskutsua da osasunerako, inguruan urdail eta biriketako minbizi-kasuak ohi baino ugariagoak baitira. Baina, batez ere, ez dugu ahaztu behar energia nuklearra oso arriskutsua dela. Euskal Herriko jendarteak argi dauka energia nuklearra baztertu egin behar dela, eta, era berean, energia hori ez dela erregai fosilen alternatiba. Horri esker ez zen eraiki Lemoiz. Ez da inongo alkaterik ausartzen hondakin erradioaktiboentzako biltegia Euskal Herrira ekartzera.

LABen apostua energia nuklearra baztertzea, eta energia aurreztea eta eraginkortasunari benetako bultzada ematea da, energia berriztagarri garbiak eta instalazio sakabanatuak sustatzeaz gain. Ildo horretan, herri industrialdunok aurrerapausu handiak eman ditzakegu energia aurrezteko, batez ere, elektrizitateari dagokionez.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea aldarri Bilboko kaleetan

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok deituriko manifestazioan bildu gara gaur, euskararen aurkako oldarraldi judizial, politiko eta sindikal antolatua arbuiatu eta, aurrerapenari trabak jarri baino,...

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikarien sektorean greba deitu dugu

LAB, TEKNIKARIOK, ELA, ESK, CCOO eta UGT sindikatuak gara deitzaile, eta maiatzaren 15a izango da greba eguna, sektore horretan deituko dugun lehendabizikoa, hain zuzen ere.

Garbiñe Aranburu eta Urko Aierbe: “Euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidearen alde, kalera!”

Hemen duzue Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorraren eta Urko Aierbe Euskara idazkariaren iritzi artikulua. Bihar larunbata, maiatzaren 9an, manifestazioa deitu dugu Bilbon, "Euskaraz bizitzeko eta...