2026-08-22
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaUGT eta CCOOk sukaldaritzarako lehenengo hitzarmen estatala sinatu izana salatzen du

UGT eta CCOOk sukaldaritzarako lehenengo hitzarmen estatala sinatu izana salatzen du

LABetik salatu nahi dugu pasaden azaroaren 17an, UGT eta CCOOek Madrilen sinatu zuten lehenengo hitzarmen estatala sukaldaritzarako, hemendik aurrera Nafarroako kolektibidadetako langilei (eskoletako jantokiak, ospitaletako sukaldeak…) aplikatuko zaien hitzarmena Nafarroako ostalaritzakoa beharrean.

Sindikatu hauek egiten ari dutena onartezina dela uste dugu, Nafarroako lan baldintzen negoziazioa Madrilera eramaten ari direlako, lan eta bizi garen eremutik urruntzen eta eragozten baitute bertako aldarrikapenak.

LABen ustez, hitzarmen honek langileon interesen kontra doa nagusiki bi arrazoi hauengatik:

Negoziazioa Nafarroatik Madrilera eramaten dute, nafarroako langileek egin ahal dugun indarra gure lan baldintzak hobetu edota mantentzeko ukatuz.

Izenburuaz aparte, ostalaritza hitzarmena kopiatu baino ez dutelako egin, arloko berezitasunak aitortzen ez baitute. Eta horretarako, ostalaritzakoa dugu.

Kolektibidadetako langileok, beti esan dugu ere, ez gara tabernariak ezta ohiko sukaldariak ere ez. Hezkuntzan eta osasungintzan burutzen dugu gure lana, eta horrela aitortu behar digute.

Horregatik, LABek ados dago ostalaritzako hitzarmenatik ateratzearekin eta gure bereizitasunak aitortzea behingoz ere, betetzen ditugun funtzioak eta exigitzen zaizkigutenak: hezitzaileak, laguntzaileak, behar bereziko dieten sukaldariak…

Baina aitorpen hau ezin da hitzarmeneko izenburuan geratu, lanaldian eta soldatan aitortua geratu behar da.

Gure aldarrikapena argia da: Nafarroako Kolektibidadetako Hitzarmena, administrazioko lanaldiarekin eta osasungintza eta hezkuntzako lan postuen soldata parekatuak.

Aldarrikapen hau posiblea da, eta horrela lortu zuten EAEn, kolektibidadetako hitzarmena 1592 ordu lanaldiarekin eta %18ko soldata gehiagorekin.

Hau izan behar da Nafarroako sindikatuen aldarrikapena, Nafarroako Kolektibidadetako hitzarmena posiblea delako.

UGT eta CCOOen borondatea baino gehiago ez da behar; beraiek Madrilera eraman dute negoziazioa eta honera bueltatu behar dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...