2026-10-16
HomeEkintza Politikoa“Etxera-gunea” urriaren 20tik 23ra Bilbon

“Etxera-gunea” urriaren 20tik 23ra Bilbon


Gaixorik dauden presoak etxera ekartzeko "Etxera Gunea" martxan da Bilboko plaza Zirkularrean. Urriaren 20tik 23ra bitartean ekimen eta mobilizazio ezberdinak egingo dira bertan euskal presoen eskubideak bete daitezen exijitzeko. Urrian 23an arratsaldeko 19:30etan burutuko den herrialdeko manifestazioak emango dio amaiera ekimenari.

Ibon Iparragirre, gaixotasun larria eta sendaezina duen euskal preso politiko Ondarrutarra Bilboko epaitegietan “falta” epaiketa bat izan du gaur. Honen aurrean eta “Iparra galdu barik” plataformak deitutako elkarretaratzearekin hasiera emanez, urriaren 20tik 23ra bitarte "Etxera gunea" jarri da martxan gaur Bilboko plaza Zirkularrean.

Egunero goizeko 12etatik arratsaldeko 20ak arte "Etxera gunean" jendea bertan izango da, ahalik eta lagun gehien gaixorik dauden presoen askatasuna exijitzeko.

Egun osoan zehar ekimen ezberdinak egongo dira eta guztion parte hartzea beharrezkoa izango da. Bereziki 12etatik 13ak arte, eta 19etatik 20ak arte egingo diren kontzentrazioetan. Baina egun osoan zehar “Etxera-gunean” jendea egotea da helburua.

Ostiralean, arratsaldeko 19:30etan, herrialdeko manifestazio jendetsuarekin borobilduko da ekimena.

LAB sindikatuak ekimenarekin bat egiten du eta langile eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die. Euskal presoen eskubideekin jokatzen ari dira eta ezin dugu hori onartu.

Gaixorik dauden euskal presoak etxera! Denok dugu giltza.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Iberiar penintsulako estaturik gabeko nazioek orain arte nola iraun duten azaldu nahi duen ‘Enigma’ dokumentala egi bihurtzen lagundu

Euskal Herriak, Galiziak eta Herrialde Katalanek indarrak batu dituzte estaturik gabe nola bizirik iraun duten azaltzea. Horixe du helburu Enigma proiektuak. Dokumentala finantzaketa kolektibo...

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.