2026-09-30
HomeIndustriaIndustria KimikoaKimiketako Estatu Hitzarmenaren aurreakordioak ez du balio erreformari aurre egin eta lan...

Kimiketako Estatu Hitzarmenaren aurreakordioak ez du balio erreformari aurre egin eta lan baldintzat babesteko

Madrilen, Kimiketako Estatu Hitzarmenaren aurreakordioa lortu berri da, UGT-k eta CC.OO-k eta FEIQUE patronalak sinatuta. Lortutako aurreakordioak bi sindikatu horien negoziatzeko eredu eta jarduna erakusten du. Madrilen negoziatzen dute, kosta ahala kosta estatu esparrua babesten dute, probintzia mailako hitzarmenak negoziatu ahal izatea eragotziz.

LAB sindikatuaren ustez Lan Harremanetarako Euskal Esparrua inoiz baina beharrezkoagoa da, Euskal Herrian negoziatu ahal izan dezagun bertako lan baldintzak kontuan hartuz.

Aurreakordio hau sektoreko langileentzat onuragarria dela erakutsi nahi dute, baina hartan dagoen “lorpen” handiena CEOErekin itundu den soldata-igoera bera dugu (%1a eta %1,5a). Ez dituzte patronalari egindako opariak aipatzen. Aurreakordio honetan ez da erreformen aurka egiteko eta lan baldintzak babestuko duen neurririk agertzen. Egungoa baino malgutasun handiagoa ezarri ahal izatea ahalbidetzen du. Enpresen nahien araberko lan mugikortasuna ezarri dute, hark izan ditzakeen premien arabera arautuko baita eta ez ordea ekoizpenaren arabera.

Horretan datza elkarrizketa sozialaren aldeko sindikatuen lorpenak! Mozkinak patronalaren esku utzi dituzte, langileei dagokien eskubideen kaltetan!

Gauzak honela, argi dago Lan Harremanetarako Euskal Esparrua beharrezkoa dela, Euskal Herriko langileok bertan erabaki ahal izan dezagun Euskal Herria eta euskal herritarron onuran. Bien bitartean, estatu esparrutik egiten ari diren erasoaren aurrean, enpresetan jardun behar dugu, gure eskubideak babestuz eta aurreakordio honetan itundu duguna hobetuz.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kirol jardueren sektorean lanuzteak deitu ditugu urrian zehar Araba osoan

Iaz sinatu genuen 2024-2026 eperako hitzarmen kolektiboa, zeinaren bidez 2027rako ere hobekuntza batzuk adostu genituen. Akordio horrek aurrerapen nabarmena ekarri zuen langile guztien lan-baldintzen hobekuntzan.

Atxikimendua adierazten diogu Justizia Anderrentzat plataformak larunbatean deitu duen mobilizazioari

Santurtziko Kabiezes plazatik abiatuko da bortizkeria eta inpunitate polizialaren kontrako protesta, 12:00etan.

Gernikako Udaleko gardentasun falta salatu dugu

Informazioa lortzeko ukazio etengabeen aurrean, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordera jotzea erabaki zuen sindikatuak, eta organo horrek aitortu du informazio hori jasotzeko eskubidea dugula.