2026-08-02
HomeEkintza PolitikoaEAEko Hezkuntza Legea langileokin eraikitzea aldarrikatu dugu, sistema publikoa, euskalduna eta propioa...

EAEko Hezkuntza Legea langileokin eraikitzea aldarrikatu dugu, sistema publikoa, euskalduna eta propioa izateko bidean

LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok Gasteizko Legebiltzar aurrean bildu gara Hezkuntza Akordioaren zirriborroaren gaineko emendakinak bozkatzen diren egunean. Izan ere, hezkuntza akordioaren egungo zirriborroarekiko gure desadostasuna azaldu eta prozesu honetan eragin nahi dugula adierazi dugu, ditugun aldarrikapenak plazaratzeaz gain. Langileokin eraiki behar den hezkuntza legean honako aldarrikapen hauek ezinbestez jaso behar dira.

1.- Publikoa ardatz izango duen hezkuntza lege bat nahi dugu.

2.- Hezkuntza lege propioa nahi dugu.

3.- Inbertsio eta baliabide nahikoa izango dituen hezkuntza lege bat nahi dugu.

4.- Segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatuko duen hezkuntza legea nahi dugu.

5.-Euskara eta bizikidetza balioak erdigunean jarriko dituen Hezkuntza legea nahi dugu.

6.-Hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituen legea nahi dugu.

7.-Merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egongo den hezkuntza legea nahi dugu.

8.-Hezkuntza lege parte hartzailea nahi dugu, langileak aintzat hartuko dituena.

Sare publikoko eta itunduetako hezkuntzako langileok (hezkuntza premia bereziko hezitzaileak, 0-3ko haur hezitzaileak, jangeletako sukaldari eta garbitzaileak eta irakasleak) gure hezkuntzaren etorkizunean zer esanik badugulako, martxoaren 25erako antolatu dugun greban parte hartzera dei egiten dugu. â€śPUBLIKOA, EUSKALDUNA ETA PROPIOA, Hezkuntza legea langileokin eraiki”lelopean.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.