2026-10-14
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaEuskal gazteriak jasaten duen langabezia eta prekarizazio egoerari aurre egin behar zaio

Euskal gazteriak jasaten duen langabezia eta prekarizazio egoerari aurre egin behar zaio

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egin duen agiriak ez du zalantza izpirik uzten, eta euskal gazteria jasaten ari den egoera gordinaz LABek egin duen balorazioa baieztatzen du. Uste dugu neurriak hartu behar direla eta ezikusiarena egiteari utzi behar zaiola.

Ekonomia indartzen ari den diskurtsoak ez du aitzakia izan behar egungo lan errealitateak eragiten duen kostu pertsonala eta soziala ezkutatzeko, are gutxiago, ez du balio behar sinets dezagun ekonomia berreskuratzeari eusteko hainbat prekarietate maila geureganatu behar ditugula.

Hainbat neurri ezarri behar dira; hori dela eta erakundeek, beren maila guztietan, horretan inplikatu eta konprometitu beharko lukete: gazteriak, “lan/enplegu berari soldata bera” printzipioan oinarrituz, behar dituen lan baldintza duinak zehaztuko duen protokoloa edo Ekintza Egitasmoa ezar dadin, baita ere, jarduteko esparru bakoitzean betetzeko epeak, klausula sozialak, ikuskaritza, enplegu publikoa sortu ahal izatea, lanaren banaketa, kontratatzeko eta lana eskuratzeko erabiltzen diren modu oro ezaba daitezela, hauek patronalak bere poltsikoak betetzeko erabiltzen baititu enplegu egonkor eta kalitatekoaren kaltean. Laneko eta gizartearen prekarietatean sakontzeko lan erreformaz baliatzen direnei aurre egiteko, egin dezakegun defentsarik onena, gure eskubideen alde abiaraztea da.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.

Maiatzetik gaur arte izan diren 14 lan heriotza berri azaleratu ditugu, datu ofizialetan ezkutatuta zeudenak

Azaleratutako datu berriek 60 hildakotan kokatu dute 2026ko kontagailua, eta, hala, azken urteetako datu lazgarriak berretsi dira.

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.