2026-01-24
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaBilboko Udaleko lorezaintzaren mantenuaren kontratazio pleguak inpugnatzeko nahikoa arrazoi dagoela deritzo LABek

Bilboko Udaleko lorezaintzaren mantenuaren kontratazio pleguak inpugnatzeko nahikoa arrazoi dagoela deritzo LABek

EH Bilduko udal taldeak inpugnazioa jarri dio Bilboko Udalaren Lorezaintza eta Lorategien Mantenu-Zerbitzurako kontratazio berriaren pleguari. Horren berri izan ondoren eta inpugnazioa aztertu ondoren, egun esleipena duen enpresako (UTE Bilboko Lorategiak –FCC-Elai Zerbitzuak) LABeko atal sindikalak adierazi nahi du nahikoa datu eta baldintza dagoela aipatu inpugnazioa egiteko.

Egungo esleipenduna sartu zenetik (UTE Bilboko Lorategiak, FCC-Elai Zerbitzuak) elementu gutxienez deigarriak mantendu dira, enpresaren egiturari dagokionez, euren zuzendaritza atalari eta langileen gutxitzea, zuzendarien kontratuak izkutatzea, guztiz ilegala den kontua azken hau, baldintza-pleguak ez betetzea…

Aipatu kontratako langileen ia lanpostu guztiak amortizatu dira (delineatzaile bat eta kaleko 4 langile) arrazoi ezberdinengatik baja eman dutenak enpresan (heriotza, ezintasun oso edo absolututa…). Aldiz lan kontratu berri bi egin zaizkie enpresa bietako zuzendaritzakide-ohiei, urtean 130.000 eurotik gorako kostea dutenak. Guzti hori diru publikoaren kontura hori arrazoitua egon gabe, lanpostu teknikoak duela urte askotatik nahikoa ondo estalita baitaude beharrezko titulazio eta ezagutzak dituzten langileen bidez.

“Zerbitzu-buru” edo “Arduradun orokorraren” kontratazio berri hauek, enpresa-batzrodeari “kontrata-buru” edo “produkzio-buru” bezala aurkezten zaizkigunak, ez datoz bat Hitzarmen Kolektiboko kategoriekin eta beldur gara hauetako inoiz ezin dela “teknikari” moduan kontratatu. Hau da, ematen du FCC eta Elai Zerbitzuak-en enpresa gastuak murriztearen beharra baino ez dagoela bilbotar guztion diruen kaltetan.

Enpresa batzordeari ez zaio aipatu kontratuen oinarrizko kopiarik helarazi lan ikuskaritzak horrela eskatu duen arren, azken aldiz 2014ko uztailean. Honek eskatzen zuen, zigor-mehatzuarekin, berehala kontratuen kopia emateko. Garu da eguna ez zaigula kontratuen kopiarik eman eta Udalak berak baldintzen-pleguan onartzen ditu existitzen ez diren kategoriak eta euren beharra islatzen du. Horrela, FCC eta Elai Zerbitzuak-ek irregulartasun larri hau onartu duela ematen du. Zergatik?

Instituzioetan ordezkatzen gaituzten alderdi politikoen egitekoetako bat da, zalantzarik gabe, kontratu publiko eta esleipenen kontrola… are gehiago bizi garen momentu honetan, diru asmoa duten erabilera okerren erabilera pertsonalen adibidez beteak, diru publikoaren desbideratzeak…murrizketa eta sozial eta laboralak eguneko ogia direnean. Hortaz, Udalean dauden alderdiei eskertzen diegu euren kontrol-lana kontratu publiko, esleipen, etab.etan.

Espero dugun ekimen hau baliagarria izatea esleipen publikoak hobetzen laguntzeko, esleipen berrirako baldintzen pleguari dagozkionen antzerako irregulartasunen inguruan arreta deituz. Era berean, espero dugu Bilboko Udalak jarduera hauei buruzko erantzun azkar, argi eta zehatza ematea eta anomalía larri hauek konpontzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

1.500 ordezkari baino gehiago elkartu ditu LABek egunotan, martxoaren 17ko greba orokorra lantzeko

Greba orokorrerako deia herriz herri, auzoz auzo eta lantegiz lantegi ari da zabaltzen LAB. Egunotan, eskualdez eskualde batzarrak egin ditu, eta ehunka ordezkari elkartu ditu.

Arabako ardogintzako hitzarmena berritzeko mahaia osatu da

Gaur, Urtarrilak 23, negoziazio berria martxan jarri da, LAB-ek gehiengoa duen sektorean. Bilera honetan, aurreko hitzarmenak jasotzen zuen KPI berrikuspen klausula dela eta, %2ko igoera...

Martxoak 3: langile memoria zaindu eta sindikalismo soziopolitikoari eusteko deia egin du LABek

Martxoaren 3aren urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu du LABek, hitzordu nagusia martxoaren 3ko ekitaldi nazionala eta mobilizazioa izango dituena. Duela 50 urte nola, sindikalismoak...