2026-11-03
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEskubide sozialen alde eta M14ko manifestazioaren garrantzia aldarrikatzeko giza katea Bilbon

Eskubide sozialen alde eta M14ko manifestazioaren garrantzia aldarrikatzeko giza katea Bilbon

Martxoaren 14an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioak deitu ditu Bilbo eta Iruñean, “Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” lemapean. Gaur, eskubide sozialetan aldaketarako alternatiba badela aldarrikatzeko eta M14ra deituz giza katea egin du Bilbon. 11:30ean hasi da mobilizazioa, Eusko Jaurlaritzaren parean.

Hasi aurretik, komunikabideen aurrean adierazpenak egin dituzte Kartaren koordinazio nazionaleko kide diren Ana Pérez eta Txejo Ortegak. Hemen entzun ahal dituzue:

Ana Pérez (euskaraz)
Txejo Ortega (gaztelaniaz)

Bidean murrizketen kontrako oihuak entzun ahal izan dira, eta alternatiba eta Karta Sozialaren aldekoak. Gran Vian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren parean amaitu da mobilizazioa. Bukaerako interbentzioan, M14an kaleak betetzeak duen garrantziaz jabeturik, aldaketa soziala eta alternatibaren aldeko manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.