2026-11-18
HomeEkintza PolitikoaPentsiodunek eskubide sozialen alde kalera irteteko deia egin dute

Pentsiodunek eskubide sozialen alde kalera irteteko deia egin dute

Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak manifestazioa deitu du datorren otsailaren 25erako pentsio duinen alde, kopagorean aurka eta ondo adintzeko autonomia pertsonala eskatzeko. Mobilizazioa Bilbon izango eguerdiko 12:00etan eta Plaza Zirkularretik emango zaio hasiera. Aurretik pentsiodunek asanblada egingo dute egungo egoera eta Euskal Herriko Karta Sozialaren osaketa eta lanketan egindako lana aztertzeko.

Batzarra 10:00etan Unamuno institutuko areto nagusian (Licenciado Poza kalea, 1) izango da eta manifestazioa, esan bezala, plaza Zirkularrean hasiko da eguerdiko 12:00etan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bertako LGS behar dugu, Euskal Herriko langileen errealitateari erantzuteko

Espainiako Gobernuak gaur onartu du Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) igoera, baita langile publikoen soldaten %4,5eko igoera ere. LABen ustez, erabaki horiek langile batzuen egoera ekonomikoa hobetuko badute ere, Hego Euskal Herrian eragin mugatua izango dute, eta ez diete gure langileen beharrei erantzungo. Gainera, langile publikoen soldaten igoera Madrildik inposatua eta ez-nahikoa da.

Beste mobilizazio egun bat Osakidetzan

Mahai Sektorialean aurrerapauso nahikorik ez dagoenez, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok elkarretaratzeak deitu ditugu gaur lan zentro guztietan: 11:00etan ospitaleetan eta 13:00etan Lehen Mailako Arretan.

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreak beste bi greba egun iragarri ditu Hego Euskal Herrian, azaroaren 26an eta 27an

LABek, ikuskizun eta ekitaldien sektorean Nafarroan ordezkaritzaren %100 duen sindikatuak, EAEko beste sindikatuekin batera (Teknikariok, ESK, ELA CCOO, UGT eta CNT) bi greba egun berri deitu ditu negoziazioak desblokeatzea eta sektoreko lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea eskatzeko. Deialdi bateratuak bi lurraldeetan partekatzen den aldarrikapen bati erantzuten dio: prekarizatutako sektore baten erregulaziorantz aurrera egitea.