2024-05-06
HomeZerbitzu PribatuakTelekomunikazioakEroskik Bzero zerbitzua saltzeak 70 lanpostu kolokan jartzen ditu

Eroskik Bzero zerbitzua saltzeak 70 lanpostu kolokan jartzen ditu

Bzero enpresako LABek prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Eroskik zerbitzua lehiaketa batean ateratzearen erabakiaren aurrean duen jarrera azaltzeko. Eroski Bzero enpresako bezeroa izaten jarraitzen ez badu (bezero nagusia da) enpresan dauden beste zerbitzuekin aurrera egitea ziurrenez ez litzateke bideragarria izango (beste bezeroak: Vocento eta Caprabo), horren ondoria 70 pertsonek beren bizibedea galduko luketela suposatzen du.

Eroskiko ordezkariekin hitz egin ahal izatea nahiko genuke, horretarako deia luzatzen diegu, beren erabakiek geure bizibidean eragina dute eta beraiek esatekoa duguna entzutea nahi dugu. Beren isiltasunean jarraitzen badute Bzeroko langileak geure ahotsa entzunarazteko mobilizazio ezberdinak egingo ditugu.

2004ko irailean Eroskiko Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak bere ibilbidea hasi zuen Bzero Marketing Integral S.L. enpresan, zerbitzu hori zabalduz joan da eta orain hainbat zerbitzu dira: Eroskiko Kontsumitzailearen Arretarako Zerbitzua, Eroski On Line Erosketako Bezeroaren Arretarako Zerbitzua, Eroski Movil-eko Bezeroaren Arretarako Zerbitzua, Forum Sport-eko Bezeroaren Arretarako Zerbitzua, Kuota Bazkideen Arretarako Zerbitzuak, Hornitzailearentzako Informazio Zerbitzua eta hoiekin erlazian duten haibat kanpaina. Zerbitzua bai telefonoz bai posta elektronikoz ematen da. 2012, 2013 eta 2014 urteetan zerbitzu horrek urteko Bezeroaren Arretarako Zerbitzurik onenaren sari jaso du eta Eroskik hori bere ezaugarri eta lorpen bezala nabarmendu du.

2014ko amaieran, azaroan, Eroskik zerbitzu hoiek lehiaketan batetan ateratzea erabaki duela ezagutu genuen. Momentu horretan Bzeroko enpresa batzordean ordezkaritza duten sindikatuen aldetik Eroskirekin harremanetan jarri ziren zerbitzu hoiek urtetan aurrera atera dituzten, emaitza onekin gainera, langileei buruz zein asmo dituzten jakiteko, hasieran hitz egin nahi dutela adierazten dute baina agenda arrazoengatik 2015eko urtarrilera arte atzeratzen dute. Baldintza-agirian subrogaziorako eskubidea errespeta dadin eskatzeko asmoa duten jakin nahi izan dugu baina estatu mailako Contact Centereko Hitzarmenera igortzen gaituzte, hitzarmen horretan ez da subrogazio eskubiderik jasotzen. Eroski beti ari da bere bezeroekin, bertako ekoizleekin, bertako iraukortasunarekin duen konpromezuari buruz hitz egiten baina geure kasuan Madrilen egiten den hitzarmen batetara igortzen gaitu. Eroskirekin elkartzeko saiakerak egiten jarraitu arren ez dugu erantzunik jaso.

Eroski Bzero enpresako bezeroa izaten jarraitzen ez badu (bezero nagusia da) enpresan dauden beste zerbitzuekin aurrera egitea ziurrenez ez litzateke bideragarria izango (beste bezeroak: Vocento eta Caprabo)., horren ondoria 70 pertsonek beren bizibedea galduko luketela suposatzen du. Subrogazio ezkubidea izan ezkero (Eroski plataforman lan egiten duten pertsonak 33 eta 37 tarte horretan daude, batzuk aldika bakarrik egiten dute lan) enpresan lan egiten dugunon ia lanpostu erdiak mantenduko genituzke, baina besteek kolokan jarraituko lukete.

Bere zerbitzua lehiaketan ateratzea Eroskik hartutako erabakiak ekarri dituen ondorioei buruz Eroskiko ordezkariekin hitz egin ahal izatea nahiko genuke, horretarako deia luzatzen diegu, beren erabakiek geure bizibidean eragina dute eta beraiek esatekoa duguna entzutea nahi dugu. Beren isiltasunean jarraitzen badute Bzeroko langileak geure ahotsa entzunarazteko mobilizazio ezberdinak egingo ditugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe

Atzo, Maiatzak 5, Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirarteko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen duen Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon zen, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritzak duen kudeaketa txarra tarteko.

Dei egiten dugu aurtengo lehenengo hilketa matxistaren aurrean Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioetan parte hartzera

Maiatzaren 3an, 34 urteko emakumea* indarkeria zantzuekin hilda agertu zen Donibane Lohitzuneko hotel batean. 2024an Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da eta LABetik, bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin eta euretan parte hartzeko deia egiten dugu.

Osakidetzako zuzendaritzak ikuztegi lanak publifikatu behar ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian LABi arrazoia eman dion epaiaren ondoren

LABek antzeman zuen Santa Marina Ospitaleko ikuzketa-lanak pribatizatuta jarraitzea nahi zuela Osakidetzak. Zuzendaritzak pribatizazioaren alde egindako apustu berri horren aurrean, sindikatuak errekurtso berezi bat jarri zuen 2023ko otsailean, eta Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoak onartu egin zuen. Horren aurrean, Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen, eta azken horrek ontzat jo du LABek aurkeztutako errekurtsoa. Hala, zeregin horiek egiteko kanpoko enpresa bat kontratatzen jarraitzea galarazi du.