2026-11-17
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaArabako Gizartegintzaren lehen hitzarmena sinatu da

Arabako Gizartegintzaren lehen hitzarmena sinatu da

Aurre-akordioa joan den uztailean sinatu ondoren; AISA patronalak, eta ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek lehen hitzarmena sinatu dute gaur. Horren bidez arautuko dira, 2015eko urtarrilaren 1az geroztik, Arabako Gizartegintzaren 1.300 langileen lan-baldintzak.

Hitzarmena sinatu izana aurrera-pauso nabarmena izan bada ere, sindikatuon lana hemendik aurrera enpresetan eta elkarteetan betearaztea izango da. Hori dela eta, funtsezkotzat jotzen dugularik langileak antolaturik egotea lantoki guztietan.

Azkenik ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok sektoreko langile guztiak zoriondu nahi ditugu lehen hitzarmen hori lortu izanagatik eta orain dela bi urte hasitako negoziazio-prozesu osoan erakutsitako indarragatik.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreak beste bi greba egun iragarri ditu Hego Euskal Herrian, azaroaren 26an eta 27an

LABek, ikuskizun eta ekitaldien sektorean Nafarroan ordezkaritzaren %100 duen sindikatuak, EAEko beste sindikatuekin batera (Teknikariok, ESK, ELA CCOO, UGT eta CNT) bi greba egun berri deitu ditu negoziazioak desblokeatzea eta sektoreko lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea eskatzeko. Deialdi bateratuak bi lurraldeetan partekatzen den aldarrikapen bati erantzuten dio: prekarizatutako sektore baten erregulaziorantz aurrera egitea.

Mobilizaziorako deia egin dugu, Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako

Hamar hilabete baino gehiagoko negoziazioaren ostean, LAB, ELA eta ESK sindikatuok aurrerapausorik ez dagoela salatu dugu, eta abenduan bi elkarretaratze eta 2027an balizko grebak iragarri ditugu, Gizardatz patronalak aldarrikapenak aintzat hartzen ez baditu.

Arabako metala borrokan: negoziazioa orain!

LAB, ELA, CCOO, eta UGT sindikatuok, Arabako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio batzordeko kideok, plataforma bateratu bat aurkeztu dugu SEAren aitzakia guztiak saihesteko eta, behingoz, sektoreko pertsonek behar duten eta merezi duten hitzarmena negoziatzera esertzeko. SEAk, ordea, entzungor egin die langileei eta ez du hartu nahi izan sindikatuek egindako plataforma bateratua