2026-05-04
HomeLan Osasuna IdazkaritzaMutuakAldi bateko ezintasunari buruzko dekretuak gure osasuna patronalaren irizpide ekonomikoen esku uzten...

Aldi bateko ezintasunari buruzko dekretuak gure osasuna patronalaren irizpide ekonomikoen esku uzten du

Gaur bozkatzen da Madrilgo Kongresuan Mutualitateen Legearen onarpena. Aldi bateko ezintasunari buruzko 2014/625 Errege Dekretuarekin batera, zentzu honetan egindako erreformen zikloa isten du, momentuz.

LAB sindikatuak orain arte egindako kritikak berresten ditu. Mutualitateei ia erabateko boterea ematen dien erreforma bat da, gure osasuna patronalaren irizpide ekonomikoen esku utziz. Era berean, oinarriak finkatzen ditu, laster, pribatizazioan sakontzen jarraitzeko. Adibide nabarmenena da mutualiteak gizarte segurantzaren mutualitate deituko direla, ez laneko istripu eta gaixotasun profesionalena.

Lege berri honetatik bi ondorio nagusi atera ditzakegu:

• Langileriaren gaineko kontrola areagotu egingo da. Lan osasun eskubidearen urraketa nabarmena emango da, lan eskubideen prekarizazioan urrats bat gehiago
• Mutualitateei eskumen gehiago ematen zaizkie, pribatizazioa sistema publikoaren kaltetan.
 

LABetik aldarrikatzen duguna da:

• Lan osasunerako eskubidea bermatua izan dadin, enpresari elkarte diren mutualitateen desagerpena aldarrikatzen dugu. Bestela langileon osasuna irizpide ekonomikoen arabera, etengabe murrizten ari delako.

• Honekin batera eskatzen duguna da lan osasun eskubidea babestuko duen eredu publikoa. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialetarako Euskal Esparrua behar dugu. Gizarte segurantzan ahalmen legegile osoa izan dezan, horrela osasun sistema publiko propio bat eraikiz, non lan osasunerako eskubidea bermatua izango den.

• Gasteiz eta Iruñeako Gobernuen zeregina izan behar da langileon lan osasun eskubidea bermatzea, horretarako:
 

– Langileon lan osasunaren galeraren konplize izan nahi ez badute, lege honen aurkako jarrera argia azaldu dezatela eskatuko dugu.
– Gizarte Segurantzen Insitutu Nazionala eta mutualitateekin kolaborazio akordiorik ez sinatzea eskatzen diegu
– Mutualitateen baliabideak, sistema publikoan sartzea eska dezatela.
 

Lantokietan kanpaina bat jarriko dugu abian:

• Langileak informatu eta kontzientziatzeko, lege aldaketa guzti hauen ondorioz gure osasun eskubideak nola kaltetuak izango diren ikustarazteko. Azken hilabete hauetan horretan ari gara jada, hainbat batzar egin ditugu.

• Kanpainaren helburua ez da informazioa zabaltzea soilik baizik eta langileak lantokietan eraso berri honen aurrean eragile aktibo bilakatzea. Nola? Kontigentzia arruntak gizarte segurantzan jarrai dezaten eskatuz eta kontingentzia profesionalak mutuatik Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalera pasatzea eskatuz.

• Horrelako akordioak bultzatuko ditugu enpresetan, mutualitateen eskumena gutxituz joan dadin. Mutualitateari sistema publikoarenak diren eskumenak ez egozteko helburuz. Honela osasun publiko eredu propio baten aldeko urratsak emanez.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...