2024-05-06
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEAJk Bizkaiko Aldundia-GUFEn 9 zuzendari-kargu apetaz mantentzen ditu

EAJk Bizkaiko Aldundia-GUFEn 9 zuzendari-kargu apetaz mantentzen ditu

Badira hiru urte Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak zuzendaritza postu jakin batzuk “izendapen librea”-ren bidez aukeratzea legez kontrakotzat jo zuela eta Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE-a) “meritu leihaketa” bidez betetzea behartu zuela. Auzitegi honek beraz, LAB-ek aurkeztutako bi helegiteak onartu zituen, hauetan GUFEn dauden zenbait zuzendari postu nahierara egindako izendapen libreen aurka egin genuen.

Epaiketa honen ondoren, GUFE-k partzialki bete du epaia, postu hauetako 9 meritu leihaketa bidez betez. Baina prozesua guztiz akastua izan da: deialdian zuzendari postu hauetan zeuden pertsonak jarraitzea “erraztu” dute hizkuntza-eskakizunaren nahitaezkotasun datak aldatuz eta lehiaketen oinarriak ad hoc ezarriz… ohiko praktika EAJk kudeatzen dituen administrazioetan.

Gaur egun erakunde hau izendapen librez irregularki egindako beste zuzendari postuak mantentzen ari da. Eta gutxi balitz bezala, batzuek bertan lan egiteko behar beharrezkoak diren baldintzak ez dituzte betetzen (erizain laguntzaile bi eta ordenantza plazadunak, zuzendaritza postuetan). Guzti hau bi sententzia tartean izanda. Lotsagarria!!

2015. urterako lanpostu-hornikuntza deialdia aurreikusita dago, lbi fasetan egingo da eta lanpostu hauek sartuko dira… baina berriz azpijokoz. Hasierako fasean lau buruzagitzarako deialdia izango da, justu lanpostu hauetan lanean eta baldintza guztiak betetzen dituztenak, eta berriz bere neurrira egindako prozesu batez beraien besaulkietan mantentzeko asmoz. Bigarren faserako buruzagitza postu “problematikoak”utzi dituzte: hiru zentru-zuzendari eta hautaketa eta hornikuntza eta administrativo kudeaketarako buruzagitzak.

Egoera honen arduradunak Gerentea eta Pertsonen Saileko Zuzendaritzaren Burua dira, biak EAJ-ko (Getxo eta Durango) estrukturetan kargudunak. Haiek dira beraz, beraien alderdiaren babesarekin, egoera ilegal hau zegoela jakinda mantendu izan dutenak. Eta orain, prozesu garbia egiteko aukera dagoenean, zalantzarik sortu ez dezakeena, larderia beraz jarraitzen dute GUFEa beraien txokoa balitz jokatzen inpunitate osoz.

LAB-ek egoera hau behinbetiko erregularizatzea eta Bizkaiko Foru Aldundiko erakunde honek nepotismoa laguntzen duten eta berdinatasun, meritu eta gaitasun printzipioak bermatzen ez dituen praktika hauek babesteari utz diezaion exigitu egiten du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe

Atzo, Maiatzak 5, Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirarteko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen duen Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon zen, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritzak duen kudeaketa txarra tarteko.

Dei egiten dugu aurtengo lehenengo hilketa matxistaren aurrean Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioetan parte hartzera

Maiatzaren 3an, 34 urteko emakumea* indarkeria zantzuekin hilda agertu zen Donibane Lohitzuneko hotel batean. 2024an Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da eta LABetik, bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin eta euretan parte hartzeko deia egiten dugu.

Osakidetzako zuzendaritzak ikuztegi lanak publifikatu behar ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian LABi arrazoia eman dion epaiaren ondoren

LABek antzeman zuen Santa Marina Ospitaleko ikuzketa-lanak pribatizatuta jarraitzea nahi zuela Osakidetzak. Zuzendaritzak pribatizazioaren alde egindako apustu berri horren aurrean, sindikatuak errekurtso berezi bat jarri zuen 2023ko otsailean, eta Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoak onartu egin zuen. Horren aurrean, Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen, eta azken horrek ontzat jo du LABek aurkeztutako errekurtsoa. Hala, zeregin horiek egiteko kanpoko enpresa bat kontratatzen jarraitzea galarazi du.