2024-05-02
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaBizkaibuseko sindikatuek Aldundiari eta enpresei hitzartutakoa bete dezatela eskatzen die

Bizkaibuseko sindikatuek Aldundiari eta enpresei hitzartutakoa bete dezatela eskatzen die

Bizkaibuseko sindikatuek urrian egindako mobilizazioen ondorioz Aldundiarekin lortutako akordioan, bai Aldundiak eta bai enpresek, konpromiso batzuk hartu zituzten. Konpromiso horiek betetzeko data abenduaren 14an amaitzen da, eta nahiz eta Aldundiak badakien bilera bat egin beharra duela, langileen ordezkariek ez dute inongo berririk jaso. ELA, UGT, CCOO, USO eta LAB sindikatuek hitzartutako bete dezatela exijitu, eta bete ezean mobilizazio berriei ekingo dietela iragarri dute.

BIZKAIBUS-EKO SINDIKATUEN OHARRA

«ELA, UGT, CCOO, USO eta LAB sindikatuek abenduaren 9an egin duten batzarraren ostean eta abenduaren 14ean izango diren kontzesio aldaketen harira ELA, UGT, USO eta LABek (CCOOek bere aldetik eginen du irakurketa) honako hau esan nahi dute:

1. Urrian egindako mobilizazioen ondorioz Bizkaiko Aldundiarekin akordio batera iritsi ginen. Honen arabera Aldundia eta enpresak hainbat konpromiso betetzea hitzartu zen.

2. Aldundiarekin hitzartu zen akordioak zioen, azken honek kontzesio aldaketak izan aurretik 2013ko urrian zeuden lanpostuak ziurtatuko dituen linea berrien inplementazioa eta lehenagotik daudenen hobekuntzen berri emango zuela. Konpromiso hau denek ezagutzen dugu.

3. Bizkaiko Foru Aldunadiarekin izandako bi bileren ostean, sindikatuok ez dakigu, nola barneratuko diren Aldundiak kendu nahi zituen lanpostuak. Ez dakigu ze linea hobetuko diren, ezta frekuentziak, ezta ibilbideak, hau da ez dakigu Aldundiak bere hitza beteko duen.

4. Abenduaren 14ean martxan jarriko den proiektu berriaren aurrean, Aldundiak badaki bilera bat egin behar duela 14a baino lehen, bilera horretan lanpostuak ziurtatuko dituen argazki erreal bat egin behar da. Gaur, oraindik ere, ez dakigu bilera hori egingo den edo ez, non Aldundiak aurkeztu beharko lukeen deuseztatu behar zituen lanpostu horiek nola sortuko dituen. Hau kontzesioen aldaketa baino 5 egun lehenago.

5. Enpresak ez dira errespetatzen ari sindikatu eta Aldundiarekin hitzartutakoa, behin eta berriz eskatu badugu ere ez daukagu pertsonalaren zerrenda lan poltsa egiteko.
Horregatik, espero dugu Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibus zerbitzuko argazkia ematea eta enpresek lan poltsa egiteko zerrendak ematea. Hala egingo ez balute ez lukete beteko greba mugagabea bertan behera uztera eraman gituen akordioa. Ez bada hitzartutakoa betetzen eta ez badira lan postuak ziurtatzen urrian egin genuen moduan erantzun beharko dugu.

Bilbon 2014ko urriaren 9an

ELA – UGT – USO – LAB»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:04:13

Sindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Krisi ekosozialak alternatiba baduela berretsi eta enpleguaren, zaintzaren eta ondasunaren banaketaren alde egiteko garaia da, eta hala azpimarratu dugu gaur Anaitasunan, aldarrikapenerako ez ezik ospakizunerako ere tartea utzi duen Maiatzaren Lehen honetan.
00:02:19

Bazterketa sindikala gaindituta, aberastasunaren banaketa aldarrikatu du LABek Baionan

Urte luzez pairatutako bazterketa sindikala gaindituta, intersindikalarekin batera pankartan izan da LAB gaur Baionan, Maiatzaren Lehenean.

Basogintza intentsiboak 22 urteko langilea hil du Artzentalesen

Joan zen astean Artzentalesen basogintza lanetan larriki zaurituriko M.A.A, 22 urteko langilea, azkenean hil egin da zauri larrien ondorioz.