2026-06-18
HomeIndustriaMetalgintzaTS FUNDICIONESeko langileak borrokan jarraitzen dute

TS FUNDICIONESeko langileak borrokan jarraitzen dute

TS Fundiciones enpresaren likidazio planaren barruan, administradore konkurtsalak eta epaileak lehen fasean aurkezturiko eskaintzarik ez onartzea erabaki dute. Bi aukera posible azaldu dira; Gonvarri Renewable Industries enpresarena bata eta bestea Zpa Pecky Txekiako enpresarena. Langileek administradore eta epailearen arduragabekeria salatu dute erabaki honen aurrean eta borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute.

TS Fundicioneseko ELA eta LABen irakurketa (Zestoa)

TS FUNDICIONESeko langileek borrokan jarraitzen dugu
«TSko langileak (nahiz kaleratuak izan ginen TSko langile sentitzen baikara), gure egoeraren berri eman nahi dugu:
TS Fundiciones enpresaren likidazio planaren barruan, administradore konkurtsalak eta epaileak lehen fasean inongo eskeintzarik ez onartzea erabaki dute. Fase honetan enpresa osoa erosteko aukera zuen edonork.

Bi izan dira TS Fundiciones erosteko aurkeztu diren eskeintzak. Horietako lehena Gonvarri Renewable Industries enpresak aurkeztua, 3 urtetan 120 langilerentzat lana emango zuen proiektua zen, inbertsioak jasotzen dituen bideragarritasun plana. 

Bigarren proiektua, Zpa Pecky Txekiako enpresarena da, miloi bat euroko eskeintza egin du, baino ez du beharrezko %5ko fidantza jarri, eta ez dugu eskeintzari buruzko informazio gehiegi.

Administradore eta epaileak fase hau hutsik uztea erabaki dute, eskeintzak hobetzeko aukera eman gabe, nahiz eta onartutako likidazio planean horretarako aukera ematen zen.

Arduragabekeria haundia da eskeintzak hobetzeko aukera ez eman izana, jakinik prozesua 2 hilabete atzeratzea dakarrela, eta ez dakigu honek TS Fundiciones irekitzeko azken aukera ixten duen ala ez. Administradore konkurtsalak, eskeintza berririk egongo den ez dakiela esan digu, eta ez dago eskeintza egin dutenek mantenduko dutenaren inolako bermerik.

Gure beldurra da, interes espekulatiboa gailenduko ote den. Jakin badakigu, konpetentzia berria eragoztea beste asmorik ez duten enpresari putreak inguruan dabiltzala.
Interes askoko joko baten erdian gaude langileak, gu eta gure familiaren etorkizunarekin jolasean dabiltza. Gizartearen beharrean aurretik dirua jarri dute.

TS Fundicioneseko ELAk eta LABek errekurtsoa aurkeztu dugu epailearen autoaren aurrean, lehen fase hau bukatutzat eman ez dadin, eta aukera guztiak arakatu daitezen enpresaren bideragarritasuna ebrmatzeko. Epaitegiak onartzea espero dugu, beti defendatu duguna bete dadin: TS BIDERAGARRIA ZEN, DA ETA IZANGO DA.

Instituzio guztiei -jaurlaritza, diputazioa, epitegia…-prozesu honetan inplikatzeko eskatzen diegu, TSFUNDICIONESek etorkizuna izan dezan.

Tsko langileek gure eskubide eta etorkizunaren alde borrokan jarraituko dugu.»

{linkr:related;keywords:ts-fundiciones;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.