LAB sindikatuko Helduak eta Pentsiodunak Arloak Batzar Nazionala burutu du gaur Amurrion. Besteak beste, independentziak guztioi ekarriko lizkiguten onuretaz mintzatu dira bertan.
Agerraldia egin dugu gaur Bilbon, ekainaren 11, 12 eta 13an greba egingo dugula iragartzeko. Salatu dugu patronalak negoziazioak blokeatzen dituela eta ez duela nahi Bizkaiko grafikagintzan hitzarmen duinik adostu.
Etxebizitza duina izatea, gazte problematika soilik izatetik urrun, langile sektore geroz eta gehiagoren errealitate bihurtu da, pobretze eta prekarizazio egoerak orokortzearen ondorioz.
Nafarroako gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Gizain fundazioko langileek atzo arratsaldean Parlamentuko lan saio batean hartu zuten parte eta gaur goizean elkarretaratzea egin dute legebiltzarreko egoitzaren aitzinean, Gobernuari eskatzeko fundazioa arautzen duen hitzarmena errespetatu eta bete dezan. Langileek, lehenik, eskatzen dute hitzarmenean ezarritakoaren arabera ordaintzea; eta, bigarrenik, soldata osoa gainontzeko langile publikoekin parekatzea, ondoren subrogazioa egin dadin, Gobernuko lan-kontratudun finko izateko.